"Ahalduntze Bertso Eskola berriz jaiotzea bezala izan da niretzat".
Gradu Amaierako Lanen saria "Latinezko poesia bertsotan euskaratzeaz: itzulpen musikatua eta gogoeta" lanak eskuratu du.
Helduetan sortarik onenak 1.000€-ko saria jasoko du eta 18 urtez beherakoetan sari nagusia 300€-koa da.
Eibarko ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta, 16 urtez gorakoek euren lanak aurkeztu ditzakete azaroaren 3a baino lehen.
Urriaren 20an Asteasuko Iturriondo jatetxean jardungo dute Unai Mendizabal, Iñaki Gurrutxaga, Eñaut Martikorena eta Jexux Mari Irazu bertsolariek, Imanol Artola "Felix" gai jartzaileak lagunduta.
Xabi Payak emango du ikastaroa. 16 ordukoa izango da, doakoa, urrian eta azaroan, online.
Gasteizko Irakurle Taldeak antolatuta mahai-ingurua izango da ostegunean Gasteizen, Ignacio Aldecoa kultur etxean, 19:30etan. Josu Goikoetxea, Maddi Ane Txoperena eta Alaia Martin izango dira solaskide, Danele Sarriugartek gidatuta.
Lan deialdia ireki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, urtebeteko ordezkapena egingo duen sustapen eragile bat kontratatzeko. Lanaldi osoa eskaintzen da, Iruñeko bulegoan aritzeko. Urriaren 20ra bitarte aurkeztu daitezke curriculumak eta motibazio gutunak.