Bigarren asteburua zuen taldekako txapelketak eta giro beroan joan dira bi saioak. Hurrengo hitzorduak Hendaiako eta Baionako gaztetxeak dira.
Finalaurrekoetarako sailkatu da Goiriena. Txaber Altube, Araitz Katarain, Peru Vidal, Koldo Muñiz eta Izaro Bilbao izan da seikotean. Bigarren kanporaketa saioa igandean da, Gernika-Lumon.
Berrobin bertso afaritan jardun zuten Eli Pagola, Sarai Robles, Haira Aizpurua eta Beñat Zeberiorekin. Ostiral honetan da bigarren kanporaketa saioa, Ikaztegietako ostatuan. Finala urriaren 20an izango da, Asteasun, bertso afaritan.
Hazparkek eta Muttikoak (argazkiko taldea) taldeek irabazi dute lehen puntua. Hurrengo hitzorduak, Saran eta Amenduzen.
Araitz Katarain, Izaro Bilbao, Koldo Muñiz, Mikel Goiriena, Peru Vidal etaTxaber Altube ariko dira bertsotan, Zihara Enbeita Gardokik aurkeztuta.
Zortzi saio izango dira, 24 bertsolari, eta finala Iruñean jokatuko da, abenduaren 2an.
Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua duten egileek parte hartu dezakete, hiru kategoriatan. Azaroaren 30era bitartekoa da lanak aurkezteko epea.
Hilean behin, larunbata goizez izango dira saioak, Villabonan eta Durangon. Izen-ematea irailaren 22ra arte dago zabalik. Ekimenak IX. edizioa du.