Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketa martxan da

Irailaren 30era arte dago lanak aurkezteko aukera. Lehiaketak XV. edizioa du.

Albistearen argazkia
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak 40. urteurrena ospatu du

Elkartearen historia jasotzen duen erreportaia eta bertso jarriekin osatutako liburuxka eskuragarri dago bertan.

Albistearen argazkia
Larunbatetan 21:00etan ETB1en, Hitzetik Hortzera

Hastera doa 34. denboraldia eta Mirari Martiarena izango da aurkezle berria.

Albistearen argazkia
Bertso munduko II. Geuretik Geuretzat Eguna Derion irailaren 23an

Derioko baserri antzokian izango da egun osoko festa, 11:00etan hasita. Izen-ematea zabalik dago irailaren 19ra arte.

Albistearen argazkia
Taldekako XILABA prest

Irailaren 22an abiatuko da Ozazen. 9 taldetan 38 partehartzaile izango dira eta ateak idekiko dizkio beste arte diziplinei, hala nola musika edo antzerkia. Finala Aiherran izango da azaroaren 18an, bazkalondo giroan.

Albistearen argazkia
Garazi Navarro txapeldun Lizardi sarian

Unai Mendiburu izan da bigarren eta berak eskuratu du bertso onenaren saria.

Albistearen argazkia
Lizardiko finalistak erabakita

Irailaren 1ean, ostiralez, jokatuko da gazte sariketaren finala Zarauzko Modelo aretoan, 22:00etan hasita. Ekhiñe Zapiain, Bittor Altube, Garazi Navarro, Iker Ormazabal, Unai Mendiburu eta Irantzu Idoate ariko dira oholtzan.

Albistearen argazkia
Plaza ertzetik erdigunera bidea egiten

Berriak elkarrizketa egin die Arozena eta Euzkitze bertsolariei, "Ahomentan" atalean. Plazaz, gatazkaz, lehiaz, oasiez, transgresioaz, erreginez eta astoez jardun dute. Bideoan ere ikusgai dago elkarrizketa.