Galizian Brindadeira inprobisazio jaialdia izan da eta bertsolaritzak izan du ordezkaritza. Miren Amurizak, Uxue Alberdik eta Danele Sarriugartek hartu dute parte.
"Kotxeari gortinak jarri behar dizkiot igandeetarako" sortarekin irabazi du saria Aner "Euzkitze"k. Bideoan ikusgai Zarauzko Bertso Astean pianoaz abestu zuenekoa. Irudiak Erlo telebistak eskainiak dira.
Amaiurko txandan 16-18 urte bitarteko 33 gazte elkartu dira. Egonaldiko bideoa bertan ikusgai!
«Ahots desberdinak oholtzaratzea nahi dugu proiektu honen inguruan, argi izanda geuretik kantatu nahi dugula».
Guztira 163 gazte eta 31 hezitzaile; bertso-eskoletatik datoz kideen %80 eta, Zuhatzara lehen aldiz datozenak salbu, gainerako partaideetan %75a lehendik ere izana da Bertso Udalekuetan. Uztailan lau txanda egingo dira: Amaiurren, Irañetan, Zuhatzan eta Larraulen.
Uztailaren 13an kantatuko ditu jendaurrean, Zarautzen, Bertso Astearen barruan.
Janire Arrizabalaga bertsolari gernikarrak irabazi du Berritxu Saria, joan den ostiralean, ekainaren 30ean, Berriatuan jokatuko saioan. Bigarren Maddi Agirre gasteiztarra gelditu zen. Berritxu Sarian zortzi bertsolari gaztek hartzen dute parte eta saio bakarrera jokatzen da.
Miren Artetxek, Ekhiñe Zapiainek eta Sarai Roblesek taldean aurkeztutako ikerketa proiektuak 4.000€ko laguntza jaso du, Bertsozale Elkartearen eta Euskarabidearen eskutik, Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdiaren baitan.