Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Oihana Iguaran, bertsolari bertsozale

«Bertso jardunaren opari handienetako bat da eremu berrietara iristea eta etxera galdera berriekin joatea»

Albistearen argazkia
Mingañe Saltsan Goizuetan ostiralean

Gaueko 21:00etan izanen da bertso afaria, Leitzako bertso eskolak antolatuta. Aurreko bi kanporaketatan Etxahun Lekue, Aratz Igartzabal, Millan Telleria eta Onintza Enbeita sailkatu dira finalera.

Albistearen argazkia
Maiatzaren 6an hasiko da III. Señora Sariketa

Bi kanporaketa izango dira, 12 bertsolarirekin. Finala maiatzaren 27an da, Oñatin.

Albistearen argazkia
«Aitortza gisa jarri dugu Martzelina Lopetegi izena eta inguruan jakin-min handia sortu du»

Martzelina Lopetegi Bertsozale Elkartea izena hartu du Oiartzungo bertso eskolak eta Karmele Mitxelenak azaldu dio Bertsoa.eus-i pausoaren nondik norakoa.

Albistearen argazkia
Epailetza ikastaroa Gipuzkoan

Maiatzaren 27an eta ekainaren 3an izango da, Villabonan. Izen-ematea zabalik dago maiatzaren 12ra arte.

Albistearen argazkia
Martxan da "Mingañe saltsan"

Lehen kanporaketa apirilaren 21ean jokatu zen eta ostiral honetan da bigarrena. Hiru kanporaketa saiotan belaunaldi ezberdinetako 18 bertsolari elkartuko dira Azkaraten, Uitzin eta Goizuetan. Finala maiatzaren 19an da, Leitzan.

Albistearen argazkia
June Aiestaran txapeldun Gipuzkoako Eskolartekoan

Lasturren jokatu zen finala, afalondoan, 90 entzule lagun. Danel Etxeberriak eskuratu zuen bigarren postua eta bi bertsolariak sailkatu dira Euskal Herriko finalera. Bertsoaldiak ikusgai, laster, bertsoa.eus atarian.

Albistearen argazkia
Irati Alcantarillak irabazi du Osinalde sariketa

Bigarren Aner Peritzek egin zuen eta berak jaso zuen bertso onenaren saria. Finalean ale ederrak utzi zituzten Oihana Arana, Xabat Illarregi, Lander Arizmendi eta Unai Izagirre bertsolariek ere, Ane Etxezarreta gai emaileak gidatuta.