Bertsozale Elkarteak 4.000 euroko diru-laguntza esleituko dio ikerlari hautatuari, urtebeteko epean proiektua garatu dezan. Deialdira aurkezteko epea ekainaren 18ra arte dago zabalik.
Lasturren afalondo giroan jokatuko da Gipuzkoako Eskolarteko finala. Gazteek asteburu pasarekin borobiltzeko aukera izango dute.
Unibertsitate Publikoko bertso eskolaren eskutik dator Bertx[o]ri eta bigarren edizio honetan ere gazteen partetik harrera beroa izan du bai kanporaketa fasean, bai finalean.
Bertso eskoletako 14 urtez azpiko gaztetxoak jendaurrean aritzeko saioak egin dira Urola Kostan, Debagoienan, Debabarrenan, Urolan, Tolosaldean, Buruntzaldean eta Goierrin.
Bilbon Zazpi Katu gaztetxean egin zen "MetaBertsoa"n, betaurreko futuristak jantzi zituen. Berekin oholtzan Janire Arrizabalaga, Hodei Munduate, Enare Muniategi, Maite Sarasola, Peru Irastortza, Ander Anakabe eta Irune Basagoiti aritu ziren, giro bikaineko saioan.
Apirilaren 21ean Lasturren izango da finala, afalondoan. Kantuan June Aiestaran, Amets Aizpurua, Izar Zelarain, Danel Etxeberria, Jon Mendiluze eta Beñat Zeberio ariko dira.
Oihana Arana, Xabat Illarregi, Aner Euzkitze, Irati Alcantarilla, Lander Arizmendi eta Unai Izagirre ariko dira Gabiriako finalean apirilaren 15ean.
Bertsolari, gai jartzaile eta epaile lanean aritua da. Zizurkilen sortua, 25 urte egin zituen Venezuelan eta azken urteetan Hendaian bizi izan da. "Karibetik Kantaurira" bertso liburua argitaratua du.