Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Gasteizko Katuko muinoak taldea irabazle Arabako Kuadrilla artekoan

Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia eta Iñaki Viñaspre aritu ziren kantuan 'Katuko muinoak' taldetik. 120 lagun bildu ziren finalean, egun osoko ekitaldian.

Albistearen argazkia
Xabat Illarregi eta Unai Izagirre ere Osinaldeko finalera

Oihana Arana eta Lander Arizmendirekin ariko dira apirilaren 15ean Gabirian egingo den finalean. Azken kanporaketa saioa larunbatean jokatuko da, Aztirian.

Albistearen argazkia
Iñigo Legorburuk irabazi du Aitor Sarasua lehiaketa

Gazteen mailan Goizane Etxeberrik eskuratu du saria. Apirilaren 23an Ziburun izango da sari banaketa, Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldiarekin egingo den bertso bazkarian.

Albistearen argazkia
ZirTok: umore errimatuaren lehiaketa abian

TikToken euskarazko umore errimatua sustatzeko lehiaketa abiatu dute HUHEZI, Hiru Damatxo eta Bertsozale Elkarteak. Hiru modalitate daude parte hartzeko eta 13 urtez gorako edonork bidal ditzake bideoak, apirilaren 1etik maiatzaren 31ra arte.

Albistearen argazkia
Gipuzkoako bertso-eskolen egonaldirako izenematea zabalik

Apirilaren 21etik 23ra Lasturren elkartuko dira 14-20 urte bitarteko gazteak, afari giroan Eskolarteko finalaz gozatu eta asteburu pasa egiteko. Izenematea zabalik dago apirilaren 14ra arte.

Albistearen argazkia
Xabier Amurizak Euskal Utopikoei Saria jaso du

Euskal Herriari eta euskal kulturari egindako ekarpenagatik, eta horren barruan, bertsolaritzari egin dionagatik, jaso du aitortza Olaso Dorrea fundazioaren eskutik.

Albistearen argazkia
Nafarroako Eskolartekoan izen-ematea zabalik

Maiatzaren 5ean jokatuko da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 37.edizioa, Iruñeko Laban. Izen-ematea zabalik dago martxoaren 31ra arte.

Albistearen argazkia
Bertso-eskolen datu bilketan eman zure taldeen berri!

Lau urtean behin bertso-eskolen datu bilketa sakona egiten dugu eta 2022-23 ikasturtean lan horretan ari gara. Datu bilketa galdetegia betez, eman zure taldeen berri!