Apirilean hiru topaketa egingo dira Idauze Mendin, Baigorrin eta Bidarrain. Izen-ematea zabalik da.
Udalekuetan izena emateko lehen epea zabalik da. Bertso-eskoletako kideek eta gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek aukera dute martxoaren 20ra arte. Gainerakoentzat epealdia martxoaren 24an zabalduko da. Izena emateko sakatu bertan!
Espejon bi txanda eskainiko dira, hiru egunetakoak. Apirilaren 11tik 13ra Gorbeialdea eta Lautadako haurrak elkartuko dira; apirilaren 13tik 15era Aiaraldeko haurrak. Izen-ematea zabalik dago martxoaren 24ra arte.
Datozen asteetan zazpi saio egingo dira Gipuzkoako zazpi eskualdetan. Taldeka, 14 urtez azpiko ikasleei jendaurrean trebatzeko aukera eskainiko die.
Gasteiztarra Maddi Aiestaran beasaindarrarekin lehiatu zen buruz burukoan. Oholtzakide izan zituzten Ander Sarriugarte (Durango), Maite Sarasola (Deustu), Peru Irastorza eta Beñat Astiz (Barañain), Naroa Torralbak aurkeztutako saioan.
Lehen faseko lau saioak jokatuta, ebatzi da bigarren fasera zein 6 talde pasako diren. Otsailaren 26tik martxoaren 12ra izango dira hiru bertso saioak.
Ibai Amillategik gidatuta martxoaren 1ean egingo da, Durangon.
Urtero moduan, neguko bertso barnetegia egin dugu DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko bertsolari gazteekin. Bizkaia osoko 70 gazte batu dira. Argazkiak ikusgai daude!