Unanuek, besteak beste, Zestoan 30 urteetan izandako bertso ekitaldien grabazioak utzi ditu dokumentazio zentroaren eskutan. Goikolearen funtsak, aldiz, Leintz bailaran 1970 eta 1980ko hamarkadetan izandako bertso saioen grabazioak biltzen ditu batez ere.
Urtea amaitu bitartean hainbat ekitaldi egingo ditu eskualdeko bertsozale taldeak, '10 urte, hamaika bertso' leloarekin; Unai Gaztelumendik sortu du urteurreneko logoa.
Basilika podcast espazioan Antton Lukurekin aritu da Kepa Matxain goi arteaz eta kultura popularraz; bertsolaritzaz ere aritu dira luze.
Haira Aizpurua eta Eki Mateorena txapeldunak elkarrizketatu ditu bertsoa.eus-ek, lehiaketa honen lehen edizioa nola bizi izan duten ezagutzeko.
«Oso zalea naiz mahai-inguruan kantatzearena»
Otsailaren 20ra arte egongo da aukera zuzendari, begirale, sukaldari zein praktikari gisa izena emateko, www.bertsozale.eus atarian.
Eguerdiko bertso poteoak berotuta, 200 lagunetik gora bildu ziren formatu ezberdinetako 5 bertso bazkarietan eta 300 lagunetik gora afariko ekitaldian.
Bikotekako gazte sariketa berri honen finala urtarrilaren 27an jokatu zen, Urruñan. Izaro Bilbao eta Ibai Lekuona gelditu ziren bigarren; Oier Urreizti eta June Aiestaran hirugarren.