Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Osinaldeko garaiari jarriak

Osinalde Sariketaren 50. urteurrenean Iban Urdangarinek eta Iker Zubeldiak abestutako sorta, ikusgai.

Albistearen argazkia
Zabalik da Ahalduntze Bertso Eskolan izen-ematea

Zortzigarren ikasturtea du Bertso Eskola Feministak eta urriaren 8an hasiko da eskola. Irailaren 29rako eman behar da izena, formularioa betez.

Albistearen argazkia
Osinalde Sariketaren mende erdiko bideari, topa!

Sariketa irabazi duten 42 bertsolari elkartu ziren Gabirian, irailaren 17an egindako ekitaldian. Eusebio Igartzabal eta IƱaki Murua omendu zituzten.

Albistearen argazkia
Txirritari txapela merezimenduz ala karitatez eman zioten aztertu du Irazustabarrenak

Badago bertsolari txapelketaren historian, airean dabilen EGIA bat. 1936ko txapelari dagokiona da. Txapela hura ez zuela Txirritak irabazi dio zurrumurruak, eman egin ziotela. Eta egia horrek ilunpetan uzten ditu bertako epaileak, antolatzaileak eta Txirrita bera.

Albistearen argazkia
Bizkaian irakasle poltsa zabalik

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak ikastetxeetan bertsolaritza irakasle izateko lan poltsa zabaldu du, ikasturtean zehar sor daitezkeen beharrei erantzuteko. Irailaren 23ra arte zabalik dago izena emateko aukera.

Albistearen argazkia
Osinalde Sariketako 50. urteurren jaia larunbatean Gabirian

Egun osoko ekitaldia izango da eta Osinalde irabazi duten ia bertsolari guztiak parte hartuko dute Gabiriako ospakizunean.

Albistearen argazkia
Txapelketa Nagusiak txupinazoa bota du aurkezpen festan

Bertsolariek eta antolakuntza lantaldeek aurkezpen festa egin dute irailaren 15ean, Amasa-Villabonan. Sintonia eta liburuxka eskuragarri daude hemen.

Albistearen argazkia
Txomin Garmendia bertsolaria hil da

Gipuzkoako Txapeldun izan zen 1967. urtean eta Euskal Herriko Txapelketako lau finaletan kantatua da.