Udazkenean Bertsolari Txapelketa Nagusiari jarraipen estua egingo dio programak. Eider Perezek jarraituko du aurkezle lanetan eta gidoilaria Mirari Martiarena izango du Gaizka Azkaratek zuzentzen duen saioak.
Bertsolariak eta bertso munduko kideak Antzuolan elkartu izan ziren urte luzez, futbol partida baten bueltan. Azken urteetan Zumaian egin izan da egunpasa, arraunaren aitzakian. Urteroko elkartze horri jarraipena eman asmoz Zerainen elkartu dira oraingoan 90 lagun.
Historiako "Bertso beef" edo ika-miken atal berezia ari da eskaintzen Bertsolari Aldizkaria. III. atalean txikitoen berri datorkigu: Zuberoako artzaiek elkarri zirikan erabiltzen zituzten erramolde errimatu lizun eta bortitzak.
Amasa-Villabonako Subijana etxearen atarian izango da, irailaren 15ean, 19:00etatik aurrera. Txapelketa Nagusiko parte-hartzaileek, antolatzaileek eta bertsozaleek izango dute ekitaldiaz gozatzeko aukera.
22 urteko hernaniarra gaztetxeko bertso taldean hasi zen orain 3 urte. Herrian tabernetako txapelketa irabazi zuen 2020an. Hurrengo agerraldia Lizardin egin du eta txapeldunorde izan da, bertso onenaren saria ere eskuratuz. Bertsotarako saltoa nola eman duen azaldu dio Bertsoa.eus-i audio elkarrizketan.
Andoni Rekondo izan zen bigarren eta bertso onenaren saria ere berak eskuratu zuen. Bertsoaldi hautatuak ikusgai daude bertsoa.eus atarian.
Irailaren 30era arte dago epea Nafarroako bertso-eskoletan izena emateko, webgune honen bidez.
Lokatz Loreak taldeak "Friki saioak" antolatu ditu abuztuan eta irailean eta harrera beroa izan dute orain arte. Irailean "Meme saioa", "Denbora makina bertsoz" eta "Bertsos-kopoa" eskainiko dituzte.