Haira Aizpurua, Unai Anda, Irati Alcantarilla, Ekhiñe Zapiain, Josu Txoperena eta Julene Iturbe ariko dira bi aste barru jokatuko den finalean.
Maiatzaren 22an izango da, Markina-Xemeinen.
Hiru kanporaketa saioak Uitzi, Berastegi eta Aranon izango dira, afari giroan. Finala maiatzaren 27an izango da, Leitzako Torrea tabernan.
Martinek bere bertso bidearen hastapenak, gustuak eta bertsolaritza ikuspegia eskaintzen ditu kontakizun honetan.
Ane Zuazubiskar, Unai Izagirre, Xabat Illarregi, Oihana Arana, Aitor Tatiegi eta Aner Peritz ariko dira Gabiriako elkartean. Afaritarako sarrerak agortuta daude.
Irailean hasiko dira saioak, eta «nahi baino gertuago» sentitzen dute Onintza Enbeita, Joanes Illarregi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek. Piztua dute txapelketaren alarma, eta laster igoko dira kudeatzea ezinezkoa den emozioen errusiar mendira.
Aurten ere Galizako regueifak, Kataluniako glosak eta bertsoak Arratia egin dute topo, oholtza berean. Arratia Institutua, Galiza eta Kalatuniako DBHko ikasleak elkartzen dira ahozko inprobisazioaren inguruan, urtero leku banatan.
Gipuzkoako bertso-eskoletako 14-20 urte bitarteko gazteentzat asteburu pasa egingo da Lasturren. Apirilaren 29an emango zaio hasiera egonaldiari, Eskolarteko finalarekin. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 17ra arte.