Leire Derteanoren ilustrazioekin eta “Potx eta Lotx” pailazoekin elkarlanean, euskal mitologiako pertsonaiak haur txikiei ezagutzera emateko materiala argitaratu du Egañak, oinarrian kopla sorta bat duena. Bertsoikasgela atarian ere eskura dugu!
Oihana Iguaran bertsolari eta dantzariak eta Amaiur Luluaga dantzariak Amaraun ikuskizuna dakarte, musika, kantua eta dantza uztartzen dituena. Amasa-Villabonan estreinatuko da, apirilaren 7an, Gurea Antzokian, 19:30etan.
Apirilaren 1ean jokatu zen Iruñean finala eta Bittori Elizalde -Aner Peritz bikotea gertatu zen garaile. Nafarroako Unibertsitate Publikoko bertso-eskolaren eskutik sortu da bikotekako sariketa berezi hau.
Irati Anda bertsolari gasteiztarrak bere bertso ibilbidearen hasierako pausoak, gustuko doinuak eta bertsolaritzaren ikuspegia dakartza saio honetan.
Julene Iturberekin aritu zen buruz buru, argi gorriz eta lumaz apaindutako finalean. Bertso Errondan 20 bertsolarik hartu dute parte bost kanporaketa saioetan.
Azpeitiko Gaztetxean finala irabazi berritan egindako elkarrizketa.
Lehen deialdian bertso-eskoletako kideek eta guraso bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman dute izena eta, orain, txandatan gelditu diren lekuak eskuragarri daude edonorentzat, apirilaren 7ra arte.
Durangoko bertsolari gaztea ari da bere bidea egiten. Bizkaiko Txapelketako finalean kantatzea izan zen mugarrietako bat eta plazan kantatzeko aukera ere izaten ari da. Pagonabarragak bere bertso bidearen hastapenak, gustuko doinuak eta bertsolaritza ikuspegia eskaintzen ditu, besteak beste podcast honetan.