Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Bertso Eguna larunbatean, Izpuran. Sarrerak eskuragarri

Bertsoarekin batera dantza, musika eta marrazkia izango dira martxoaren 26an, 17:00etan hasiko den saio berezian. Aimar Karrikak gidatuta, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Unai Agirre ariko dira kantuan.

Albistearen argazkia
Erniarraitz Sariko finala ostiralean, Azpeitiko gaztetxean

Martxoaren 25ean izango da finala, seikote honekin: Oier Etxeberria, Oihana Arana, Txaber Altube, Urko Arregi, Irati Alcantarilla eta Unai Mendiburu.

Albistearen argazkia
"Martxoan bertsoa" txapelketako finala, ostiralean

Urretxuko gaztetxean izango da, martxoaren 25ean, 22:30etan. Hiru talde finalistak izango dira lehian.

Albistearen argazkia
Euskal gaizkileak - Jaungoikotxiki

"Euskal gaizkileak" serieari ekin diote, berriz ere, ZuZeuk eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak, Beñat Hach Embarekek zuzenduta. Euskal Herriko historiako pertsonaia ankerren bizitzak narratzen ditu eta, podcastaren amaieran, bakoitzaren berri zabaltzeko sortu izan diren bertso jarriak zein kantuak ezagutarazten dira. Ale honetan entzungai XIX. mende amaierako Jaungoikotxiki mairuaren berri, Pello Zabaletaren bertsoekin.

Albistearen argazkia
Haira Aizpurua, bertsolari bertsozale

Sarako bertsolari gazteak bere hastapenak, gustuko doinuak eta bertsolaritza ikuspegia eskaintzen ditu podcast honetan.

Albistearen argazkia
Ireki da epea Iruñeko III. Lehiaketan lanak aurkezteko

Nafarroako bertso jartzaileei zuzendutako hiru kategoria izango dira, gai librean. Ekainaren 30era bitarte izango da lanak aurkezteko epea.

Albistearen argazkia
"Bertsolaritza eta askatasuna" hitzaldia sarean ikusgai

Xabier Euzkitzek eta Ekaitz Goikoetxeak hitzaldia eskaini zuten martxoaren 15ean 'Bertsolaritza eta askatasuna' izenburupean, Gogoan elkarteak antolatuta. Hitzaldia online izan zen eta antolatzaileek sarean jarri dute ikusgai.

Albistearen argazkia
Osinalde Elkarteak 50 urte

50 urte hauetan ehunka bertsolarik abestu dute Osinalde Elkartean. Bertako bizipenez eta bertso gogoangarrienez aritu dira Eusebio Igartzabal eta Jokin Murua antolatzaileak.