Rosi Lazkanok (1959) bere bizitzako ibilbideari jarria. Iturria: Berria, 2020-07-04.
1.
Katalogotik kanpora dago jazte nuen tubo-gona batzuentzako ama nauzue besteentzako amona nere burua kontenplatzen naiz denbora gutxi egona ezpain ximurra dut batzuetan bestetan aurpegi ona.
2.
Arto-jorrara joaten nintzan joaten esne partitzera etxeratzean marmitak hartu errekara garbitzera surtako hauts da espartzuakin brillo ederra atera izerdiari esker dadukat baserritarran karrera.
3.
Gaztea ere izan nintzan ni alaia eta arina erromeriazalea eta dantza dexente egina guraso eta elizatikan beti aholku jakina bekatu harek beldurtze zuen gaurko birusak adina.
4.
Sanpedroetan ezkondu nintzan hori nola ez gogora maleta egin eta joan nintzan eztei-bidaian Bilbora orain bezala ez zan orduan distantzia eta denbora haundia izan zan nengoelako atera gabe inora.
5.
Maiorazkoa maite nuen nik baina baserrian gero bere guraso, bere amona eta osaba soltero andre gaztean martxa nola zen erakusten egunero martxa neukanez dantzatu nuen pasodobleakin edo.
6.
Sua piztuta hartze ninduan egunsentiko argiak kafe eltzea, baba eltzea eta euren ipurdiak txapa gainean astinduz gantxo, paela, burruntzaldiak suaren proba gainditu genun eltze zein jabeak, biak.