Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoikasgela
Guri buruz
Egunean
Bertsoeskolak
Materiala
Gaitegia
Doinutegia
Errimategia
Hasiberriak
Ganbara
Bertso jarriak
Saio bat antolatu
Oholtza
Bertsolariak
Gai jartzailea
Saioa iragarri
Saioa grabatu
Eman zure berri
Bertso ikasgela
Sarrera
Baliabideak
Bertso berriak erantzuteko jarriak
Bertso berriak erantzuteko jarriak
2020-12-10
Bertsolaria(k)
:
Mikel Artola
Doinua
:
Eder basoan haritza
Galtzaundi Euskara Taldeak 2020ko Euskaraldiaren amaierarako egokitutako kantua.
1.
Itxita daude tabernak
mutu bozgorailu denak
ahoa bizi entzun ote du
belarria prest zuenak?
2.
Musukoak aurpegian
ezpainik ez agerian
hizkuntza hautuan aldaketarik
antzeman al da begian?
3.
Bulegoan, tailerrean
txapa bana bularrean
arian ari arigunerik
ba al da lanaren lurrean?
4.
Hauek gertuko ahotsak
haiek janzkera arrotzak
probatu gabe zein froga ditu
aurreiritzi bakoitzak?
5.
Balkoietako banderak
batzordetako bilerak
bere ordaina jaso ote du
debaldeko ibilerak?
6.
Gehiago gehiagorekin
eta gehiagotan ekin
erraz esana erraztu ote
dugu gure ekintzekin?
7.
Pozak? Ezinak? Sariak?
Nahiak edo lotsariak?
Gorputzean zein zirrara utzi
dizkigu euskaraldiak?
8.
Gaueko ipurtargiak
non dira pentsalariak?
Zer eskatzen du euskararentzat
bizi gaituen aldiak?
9.
Eguneroko ohiturak
maiz sortu ditzake dudak
barne-galderen aurrean baina
ez du balio itxurak.
10.
Ez dabil epel iparra
ez da itzali txingarra
erantzun eta marraz dezagun
euskaldunaren biharra.