2021-02-03
Mota | Izenburua | Bertsolaria(k) | Deskribapena |
---|---|---|---|
Kartak - Lehen puntua emanda | Puntuari erantzuteko, oinak ere emango zaizkigu laguntza gisa. | ||
Kartak - Azken puntua emanda | Azken puntua eta oinak emango zaizkigu, kopla ala bertsoa osa dezagun. | ||
Kartak - Oinak emanda | 4 edo 8 oinak emanda, puntutan ala bertsotan ari gaitezke. | ||
Kartak - Errima kartak | Errimatzen duten 4 kartak lortzea izango da erronka. Behin eskuratuta, 4 oin horiekin berbaldia sortu genezake: ipuin laburra asmatuz edo puntutan, kopletan zein bertsotan eginez. | ||
Kartak - Gaia sortzen | Altxa hiru karta eta zoriak sor dezala gaia! Konbinatzeko 3 elementu eskainiko dizkigu karta sorta honek: pertsonaiak, egoerak eta emozioak. | ||
Kartak - Pasa Hitza | Jolas honetan aurkezleak puntua abestuko digu, hitz ezkutuaren pista emanez. Hitz hori zein den igarri beharko dugu. Erantzun zuzenak errimatu egiten du, lehen puntuaz! | ||
Kartak - Aste petrala | Kanturako gaia, aste arrunt batean egin ohi duguna izango da. Puntuari erantzungo diogu, kopla doinuan. Erantzuna txispaz emateko, erabili genezakeen oina ere emango zaigu. Nahi badugu, kantuan hasi haurretik eta girotzeko, gaiari buruzko bertsoaldiekin goza genezake! | ||
Kartak - "Ikusi nuenean..." Kopla berriak sortzen! | Zentzumenei koplak jarriko dizkiegu. Lehen puntua emango zaigu eta, konparazioa sor dezagun, 3 oin emango zaizkigu aukeran. Nahi badugu, kantuan hasi haurretik eta girotzeko, "Ikusi nuenean" kopla zaharrak abestu genitzake eta baita kopla zaharrekin pantaila jolasetan aritu ere! | ||
Kartak - Gure buruari. "Nor da nor?" jolasa | "Nor da nor?" jolasean ariko gara. Bi oinak emanda, kopla batean gure lagun ezkutua deskribatuko dugu, haren gaitasunak eta dohainak nabarmenduz. Ea entzuleek igartzen duten nor den! Nahi badugu, gure jolasa girotzeko, lehenik bertsolariak ikusiko ditugu euren buruaz kantuan... | ||
Kartak - Zelebre gabiltza | Egoera bitxi bakoitzaren aurrean nola jokatuko genukeen azalduko dugu, puntuari erantzunez, kopla doinuan. Nahi badugu, kantuan hasi haurretik eta girotzeko, zelebrekerien inguruko bertsoaldiekin goza genezake, bideotekan. | ||
Kartak - Lorategia | Maitasuna izango da kanturako gaia. Oin bikoteak hartuta, kopletan egingo dugu. Nahi badugu, kantuan hasi haurretik eta girotzeko, gaiari buruzko bertsoaldiekin goza genezake! | ||
Kartak - Komunikazio bideak | Komunikazio tresnen inguruan puntuka ariko gara, 8ko txikian. Ariketa molde bat baino gehiago eskainiko zaizkigu: puntu erdika bertsoa osatzea, lehen puntuari segida ematea 3 oinekin eta, 4 oinak emanda, puntuka bertsoa osatzea. Gaian sartzeko, lehenik, bideotekako bertsoaldiekin goza genezake! | ||
Kartak - On egin! | Elikadura eta jan-edanari buruz ariko gara bertsotan, azken puntua eta oinak emanda, neurri txikian eta neurri handian. Nahi badugu, kantuan hasi haurretik eta girotzeko, gaiari buruzko bertsoaldiekin goza genezake! | ||
Kartak - Animaliak | Animaliei buruz jardungo dugu, ariketa ezberdinak eginez: oin bikoteekin kopletan ariko gara eta azken puntua eta oinak emanda bertsotan egingo dugu, neurri txikian eta handian. | ||
Kartak - Ipuinak bertsotan | Ipuinen inguruan ariko gara. Lehenik, bi oinak hartuta asmakizunetan ariko gara, ipuin bati buruzko pistak emanez (ea lagunek igertzen duten zein ipuin den!). Ondoren, euskal ipuinak bertsotan kontatzen ariko gara, narrazio bakoitza 6 bertsorekin osatuz. Nahi badugu, kantuan hasi haurretik eta girotzeko, bideotekako bertso ipuinekin goza genezake! | ||
Kartak - etxea | Karta sorta honetan lau azpi multzo daude. Bakoitzak egoera bat proposatuko digu eta bat-batean jarduteko ariketa mota bana eskainiko digu. | ||
Kartak - Herritik mundura | Karta sorta honetan bost azpi multzo daude. Bakoitzak egoera bat proposatuko digu eta lehen puntua emango zaigu, kopla ala bertsoa osatu dezagun. | ||
Kartak - Zaletasunak | Karta sorta honetan bi azpi multzo daude. Lehen multzoak egoera eta 3 oinak emango dizkigu, kopletan ari gaitezen. Bigarren karta multzoaz beste gai bati buruz ariko gara, azken puntua emanda. | ||
Kartak - Ingurumena | Karta sorta honetan hiru azpi multzo daude. Lehen multzoaz gaia eta 4 oinak emango zaizkigu. Beste bi karta multzoek, berriz, gaia eta azken puntua emango dizkigute. | ||
Kartak - Lagunak | Karta sorta honekin ofizioka ariko gara. Gaia entzun eta teman ala elkarrizketan ariko garen erabakiko dugu. Ondoren, hautuari dagokion karta multzoa hartuko dugu. Ofizioka neurri txikian aritzeko azken puntua eta 3 oin emango zaizkigu. | ||
Kartak - Bertsopedia | Karta sorta honetan bi azpi multzo daude. Lehenak aukera emango digu patata tortillaren errezeta bertsotan kontatzeko. Bigarren karta multzoaz, gizakiaren eboluzioa azalduko dugu bertsotan, giza espezie bakoitzaren berri emanez. | ||
Kartak - Tximeletak sabelean | Karta sorta honetan lau azpi multzo daude. Lehen multzoaz asmakizun jolasa egingo dugu. Azken hiru multzoek egoera bana emango digute eta baita gutako bakoitzak hartu beharreko jarrera ere. | ||
Kartak - Isiltasuna | Karta sorta honetan bi azpi multzo daude. Lehen multzoaz asmakizun jolasa egingo dugu. Bigarren karta multzoaz soinu bat emango zaigu eta guk soinu horren atzean zer egoera gertatu den azaldu beharko dugu, azken puntua eta oinak hartuta. | ||
Kartak - iragarkiak | Aldiro objektu bat emango zaigu, kopla batean bere aldeko propaganda egin dezagun. Ea ondo saltzen dugun gure produktua! Horretarako, oin bikotea ere emango zaigu. | ||
Kartak - Denboraren makina | Karta sorta honetan hiru azpi multzo daude. Bakoitzak gai bat proposatuko digu eta bat-batean jarduteko ariketa mota bana eskainiko digu. | ||
Kartak - Zirkua | Zirkuko pertsonaia bakoitzari kopla bat kantatuko diogu. Horretarako, lehen puntua eta oina emango zaigu. Gaian sartzeko, lehenik, bertsoaldiekin goza genezake! |