Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Izenak eta izanak

2021-04-06

Emakume jostunei eskainia, Getarian Balentziaga Museoan egindako Bertso Egunean.
1.
Mantalen dantzan, suaren bueltan
Benantxi edo Ximona
ama ez bazan amona
kafea presto edozeinentzat
nahiz urri zuten txanpona
otorduero asetu behar
mahaikada plater sakona
ahal bezain goxoa, ona
baina saldaren izarrei falta
Michelinek duen sona.

2.
Bilbon Lezamalegiz amonen
neskame izan zan Dolores
kontatzen zuen umorez
baserria zan pobreagoa
betea kristau balorez
ume mordoa erditu eta
harro famili dotorez
beti bestearen hobez
ez dakidana aukera hori
berea izan zan edo ez.

3.
Pilar gaixoa, zioten arren,
ez tonta eta ez ñaño
beti lanez leporaino
aitak errita, amak errita
kexu-jasa, beldur-laino
ezkondu eta etxekoandre
ai ze gezur, ze engaño!
Senarra bapo ta, koño!
Haria nunbait luzeagoa
ohi da jostorratza baino.

4.
Zaharrena Karmen xeroragandik
desberdina zan Maria
lastoa eta garia
baserri lana ez zuen maite
ez famili ugaria
ezpain gorritan zigarro edo
aho-soinu jostaria
bakarti ameslaria
ahizpa zaharrantzat buruhaustea
ilobentzat oparia.

5.
Auzo txikiko eskola hutsera
etortzean Josefina
aldatu zuen dotrina
makilan partez euskaldun kantez
dantzatzen zuen mingaina
bikote gabe zelako nahiz zan
esames denen jardina
berean zekin, jakina
norbanakoan aukeraz eman
zuen lekzio bikaina.

6.
Exijentzia, obligazio
kostura eta konpostura
parpailaren azpildura
aberatsenen soinekoetan
Martinak txukun joskura
etxea eta etxekoentzat
amaren trebezi hura
semiak "alta costura"
eta hitz larriz gelditzen zaigu
soilik aitaren deitura.

Bertso Eguna, Getarian. 2021-03-27.