Bollerismoa eta bertso munduari eskainitako sorta umoretsua.
1.
Bi mila eta hogeita bata martxoak hogeita zazpi bi neska gazte deitu nahi eta ez gara hori zehazki bollerismoa ekarri dugu bigote eta besazpi feminismoa jasateakin ez bazeneukaten aski.
2.
Bollera denak bertsotarako taju ezin hobea du ikasketetan ere puntako tesi, master eta gradu gizonek gutaz zer uste duten konplejurik ez daukagu umoretsuak, jatorrak, listak, hitz batean esanda: gu.
3.
Gizonik gabe gabiltza juergan gizonik gabe pelotan gizonik gabe militantzian ta gizonik gabe lotan gizonik gabe zaintza lanetan ta gizonik gabe txortan imajinatu gero ze susto hartzen ditugun bertsotan.
4.
Adibidetzat guk puntukako saio bat hartu bagendu gizon ta andre aritzen dira ezin berea gailendu aldiz hobe da alperrikako buruhauste denak kendu bi emakume batera jarriz hobeto funtzionatzen du.
5.
Bertso honetan aipa dezagun gai-jartzaileen alorra homosexual bat agertzen bada gaia beti da minkorra gure bizitza dramatzat hartzen dabil euskaldun jatorra ta heteroak ezagututa gurea ez da gogorra.
6.
Nabarmena da bertsolaritzan dagoen bollera plaga badirudike Lankuk daukala lesbianentzako paga gure eredu izan denari begira jartzen bazara ondoren ia denak bollera izatea normala da.
7.
Eta ETB-k homosexualen ikusle kuota lortzera bollo saioen monografiko bat egin berri hortxe da behartu gaitu bollerismoa publikoki aitortzera gu armairutik botatzearren gora Hitzetik Hortzera.
8.
Zuen arteko begi-luzeak pentsatzen ari zarete: "Euren artean egongo dira lige ta rollo dexente". Ahizpatasuna aldarrikatzen hamarkada dugu bete gure artean enrollatzea intzestua litzateke.
9.
Badakigunez ez dagoela guri begira agenda entzuleren bat tokatu zaigu bere onetik irtenda gure ahotan bollerismoa beste gairik ez omen da guraso eta bikote gaiez ez zarete aspertzen ba.
10.
Azken bertsoa hau izango da ez zaitezte jarri estu bertso guztiak rebajatuta dizkizuegu abestu heterosexual izendatzeak egiten zaitu babestu horretan dago sufiziente beste bentajarik eztu!