Azeleraziyuak sortu dun krisiya tren deskarrilatu bat da gure biziya. Belozidade honek dakarren antsiya hau da ezin frenatu ta ezin iritsiya.
2.
Haurrak esnatu eta gosaia jartzera, gaur zein dutxatuko dan pasillun karrera, olla sutan utzita sartu naiz kotxera; lanera iristeko estresatzen gera.
3.
Bulegora sartuta bilera bai pranko: dena gaur erabaki, egin etzirako. Beti denboran kontra, beti atzorako… ta telelanarekin sobrak etxerako!
4.
Zabaldu detenian etxeko atia frigorifiko hutsa arraska betia. Hobe det zakurrakin mendira juatia hark lasaiagua du lepoko katia.
5.
Autobusean dator ikasleen zama: “Fiski esamina det lagunduko, ama?”. Hauxe da DBHk jarri didan lana: Besteei azaldu behar neuk ez dakidana!
6.
Esaminez esamin estutzen da soka, etxeko tentsioa lehertzear, borborka: −Nola jarri dutela 2,5 nota? Azken dibujo hori nik egin nion-ta?!
7.
Estraeskolarretan luzia da lixta denak probatu bihar (talentua pixka). “Gero bila etorri!” agurra erdizka lehen zure ama nintzan ta orain taxista.
8.
Bata enkargutara, bilera bestiak erreleboka dabiltz senar-emaztiak. Biek hitz egin gabe jun dira astiak parketik jakin arte etxeko albistiak.
9.
Behin lortuko terrazan sillan exertzea beti badator norbait titik ikutzea: “Komeni zaizu zutzat denbora hartzea gimnasiora joan ta matxakatzea!”
10.
Waxapa gestionatzen abilidadiak; lau forotan 100 mezu letzen komeriak. Ok, kiñu, txalo, (muak), azkar bidaliak. Zenbat lan ematen dun ez dagon jendiak!
11.
Arnasa hartzekore tarterik ez iya: ipurdiya ixtu ta abua itxiya. Normalidade berri edo zaharregiya (bis) martxa hau ez da oso osasungarriya… norberak hartu bihar lanari neurriya.