Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Aiztondoko zirtotsa - proposamen didaktikoa

2021-09-10

Haurrekin zirtoak lantzeko 4 saiotarako proposamen didaktikoa eta ikus-entzunezkoak biltzen ditu. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak egina da, Bertsozale Elkartearen laguntzaz. Proiektuak Mintzola ikerketa beka jaso zuen.

 

"Aiztondoko zirtotsa" proiektuaren berri

Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak 2020an Mintzolaren ikerketa beka jaso zuen, Kilometroak Kultur Elkarteak lagunduta. Urtebeteko lanketaren ondotik sortutako proposamen didaktikoa da hau. Prozesuan, lehenik, Aiztondoko zirto historikoak bildu ziren. Gero, haurrekin 4 saio gidatzeko proposamen didaktikoa egin eta ikus-entzunezkoak sortu ziren. Behin materiala sortuta, gelan esperimentatu eta ondorioak jaso ziren ikerketa lanean.

Proiektuaren berri azaltzen du bideo, honetan, Harituz Elkarguneko Mikel Artolak.

 

 

Proposamen didaktikoa

Canvas honetan jasota dator haurrekin ikasgelan zirtoen lanketa egiteko, lau saiotarako proposamen didaktikoa.

 

 

Ikus-entzunezkoak eta zirto komikiak

Baliabideen zerrenda honetan daude proposamen didaktikoa gauzatzeko ikus-entzunezkoak eta komikiak. 

Baliabide gehiago

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Azalpen testua Zirto zaharrak esketxetan Pello Errota, Sabina Elizegi, Mikela Elizegi eta San Migel Txikiaren zirtoak, antzeztuta.
Azalpen testua Zirto zaharrak komikitan Pello Errotaren eta Sabina Elizegiren zirtoak komiki bihurtuta, Unai Iturriagaren eskutik.
Azalpen testua Zirto berriak, geronek jarriak! Zirto berriak, esketxetan.
Azalpen testua Oina emanda, zirtoz erantzun! Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal bertsolariek, zirtoz erantzungo dituzte galderak, bat-batean. Horretarako, lehenik, erantzuna sortzeko erabili beharko duten oina emango zaie.
Azalpen testua Ama-semeak zirti-zarta! Ama-semeen arteko elkarrizketa, kopletan eta antzeztuta.
Azalpen testua Kopletan galde-erantzunetan, sare sozialei buruz Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal ikusiko ditugu, kopletan galde-erantzunen jolasa egiten, bat-batean.