Igogailuko lau hormen barrenean, jorratzen ditugun gaien top ten-ean aldatu egin da zerrenda: ez hauteskundeez, ez negu gorriaz, ez Maria Luixaren amante berriaz… krisiaz hitz egiten da.
2.
Ulertzeko gauza direnez bi katu, zure buruari nola esplikatu zer baden eta zer ez den? Ala, Jesukristo, krisia, Mahoma, Vatikano, Meka, kajeroko horma… Ikas ezazu sinesten!
3.
Pentsa zeinek ostu dizkigun kolpetik pago-adar eta ordularitatik kuku txintxin emaleak? Burtsak! Euriborrak! Dow Jones indizeak! Txintxo aurpegia duen IPC-ak! … ta ezker abertzaleak!
4.
Nola klinki-klanka dominoko fitxak hala jausten dira langile bizitzak nagusien mahaietatik. Kupoirik gabeko loteria hontan, zenbat kolokatu dagoen kolokan,… Libratuko al zara?... Klink!
5.
Gaztetan fabrikan sartu zinen baina Wall Street-en hobe zeunden alajaina, ohartu baitzinen laster: “zergatik aurrezten horrenbeste neke? Erregeen pare bizi baninteke Osaba Kutxari esker”.
6.
Emanak buelta zor duela ahantzita herrikoan zeunden North Face-ez jantzita zuritoa konbentzitzen: - “Pagotx ederra duk mailegu kontu hau!” - “Eskatu beste bi! Ze bi? Eskatu lau!” (ta lehen sozialista hintzen…).
7.
Harrapa ez zezan hegan zahartzaroak kabi bat nahi zuen gure pajaroak ehun metro karratukoa! Ez alokairu ta horrelako gauzak, urrezko kaiola nahi zuen, arrautzak kabitzeko modukoa
8.
Urezko koltxoia, besaulki gorrixka, NASAn sartzen ez den plasma telebista, ta garajetik kanpora atera denean Mercedes Vito-a, nola igo zaizun interes tipoa! Gutxirako izango da...
9.
Gaur lanetik deitu zaituzte esanez, ERE deitzen duten zerrendan zaudenez bihar ez joateko hara. Hori egin edo bidali kalera dago alde edo distantzi berbera Gasteiztik Vitoriara.
10.
Hipotetikoki hipotekakada epekako kaka hipnotikoa da... Baneuka eta banintza! Agur kokaina, agur furgoneta, Agur Realeko sozio karneta, ze gogorra den bizitza!
11.
“Yo no soy tonto”-ak, neoizko eskaintzak… Ez al hintzen gose? Ba, orain jan hitzak. Zer uste huen, txikito! Jada gerrikoak, aski zulo ez du gerria lotzeko behar bezain estu lepoan jarri ta (k)ito!