Ez hormigoizko lur zatituak ez ikurrina kursiak ez ikasteko horren zaila den ereserki itsusiak ez historiak ez hizkuntzak ez munduko urre guztiak Euskal Herria batzen du soilik elkar ezin ikusiak.
2.
Behaumontarrez oroitzen gara Bergarako besarkadaz Eibarko armek indako gorriz ta beltzen pelotakadaz ahaztu gaitezen anai arrebez Rh-z ta txorradaz hitz egin arte gure arteko traizioz ta labankadaz.
3.
San Inazio, Ibarnegarai, Patxi Lopez lehendakari Mayor Oreja, Igartiburu Ezenarro, Alliot-Marie Munilla, Rosa Diez, Azkuna edo Alonsotar Xabi kontuz ez inoiz bizkarrik eman besarkatzaile onari.
4.
Oinaztar edo Ganboatarrak zuhaitz bereko famili karlista batek liberalari teilatupea kixkali Arzallus edo Garaikoetxea mili edo polimili zugabe ezin inora joan zurekin ezin ibili.
5.
Alger, Xiberta, Ajuria Enea su-etenaren garaian Lizarran, Oslon edo Loiolan sukaldea "stand by"-an tripa zorriak egindakoan negoziazio mahaian euskaldun batek zer egiten du? Lehen emandako hitza jan.
6.
Bi bandotako herria da hau euskara edo erdara ezker eskubi, Mirri edo Porrotx Diario edo Gara Atxaga Sarri, Lete Laboa ta hau luze joaten bada zaborragatik elkar hiltzeko kapazak izango gara.
7.
Bakoitzak bere memoria ta gudariei maitasuna bere batzoki bere alarde bere euskalduntasuna bakoitzak bere greba bakoitzak bere Aberri Eguna orduan ez dut ulertzen zer den herri egiten gaituna.