Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoikasgela
Guri buruz
Egunean
Bertsoeskolak
Materiala
Gaitegia
Doinutegia
Errimategia
Hasiberriak
Ganbara
Bertso jarriak
Saio bat antolatu
Oholtza
Bertsolariak
Gai jartzailea
Saioa iragarri
Saioa grabatu
Eman zure berri
Bertso ikasgela
Sarrera
Baliabideak
Emakume arruntarenak
Emakume arruntarenak
2022-01-12
Bertsolaria(k)
:
Onintza Enbeita
Doinua
:
Kantatzera noazu I
Xabier Letek "Gizon arruntaren koplak" jarri zituen. Onintzari eskatu diogu "emakume arruntaren" egunerokoa deskribatzeko. Haurrei zuzendutako sorta da.
PDF
Your browser does not support the audio element.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
1.
Iritsi nahi ta ezin
posible ote da?
Lana, yoga, lagunak,
kick boxing ta zera!
Erdi korrika doa
batetik bestera
emakume arrunta
goizetik gauera.
2.
Burkopean aurkitu
ohi dut adorea
kolpean itzaltzeko
despertadorea.
Gosariak bueltatu
artean kordea
goizetan izaten naiz
nahikoa bordea.
3.
Ispiluari beha
denbora luzean
erabaki nahian zer
jantzi gorputzean.
Baina dotorezia
galtzen da hutsean:
ahoa zabalik lo
joaten naiz busean.
4.
Lantokian utzita
mila haserre han
lagunekin kafea
ilunabarrean.
Badaukat imanen bat
nire paparrean:
ardo tantak biltzeko
egun hondarrean.
5.
Esnatu eta dena
goibel ikusteko
egun batzutan lotan
banengo hobeto!
Zer daukat munduari
zintzo eskaintzeko
arruntegia banaiz
arrunt izateko?