Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoikasgela
Guri buruz
Egunean
Bertsoeskolak
Materiala
Gaitegia
Doinutegia
Errimategia
Hasiberriak
Ganbara
Bertso jarriak
Saio bat antolatu
Oholtza
Bertsolariak
Gai jartzailea
Saioa iragarri
Saioa grabatu
Eman zure berri
Bertso ikasgela
Sarrera
Baliabideak
Txintxarritxo ardia
Txintxarritxo ardia
2022-01-12
Bertsolaria(k)
:
Julio Soto
Doinua
:
Goizian goiz jeikirik I-A
Ardi baten bizitzaren berri ematen digun kopla sorta. Haurrei zuzenduta.
Your browser does not support the audio element.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
1.
Arditxo txuri bat naiz
polita, gizena,
Txintxarritxo ipini
zidaten izena.
2.
Astoa arrantzaka,
txakurra atean,
zoriontsu bizi naiz
baserri batean.
3.
Nahiz eta artilea
eraman soinean,
gauez lo egiten dut
iratze gainean.
4.
Artzainak eskuz jetzi
ohi nau egunero,
gazta eta mamia
egiteko gero.
5.
Joan den azaroan
Bixi etorri zen,
arkume txiki baten
ama egin nintzen.
6.
Titian ez badaukat
erdi belauniko,
eguna ematen du
salto eta brinko.
7.
Udaberri garaia
iristearekin,
mendira joaten naiz
beste ardiekin.
8.
Orain eguzki goxo,
orain behe-laino,
hantxe egoten gara
udazkeneraino.
9.
Baserrira itzultzen
gara negurako,
han babesteko hotza
datorrenerako.
10.
Nire bizitzarekin
oso pozik nago,
hurrena kontatuko
dizuet gehiago.