Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Nola Amets batetik

2022-01-12

Bere burua aurkezteko koplak jartzeko eskatu diogu Ametsi. Haurrei zuzendutako sorta da.
PDF
1.
Nola amets batetik beste bat kantari
koplak jartzen hasi naiz neure buruari.

2.
Koplak jartzen hasi naiz neure buruari
askotan ezagutzen zailena den hari.

3.
Nola amets batetik besterako sokan
haurtzaroak alde egin
zidan bi pausotan.

4.
Haurtzaroak alde egin
zidan bi pausotan
Messiren kamiseta jantzirik azokan.

5.
Nola amets batetik txori bat kantari
bertsotan hasi nintzen entzunez aitari.

6.
Bertsotan hasi nintzen entzunez aitari
ta isiltzen zenean, neronen baitari.

7.
Nola amets batetik keinuka sorginak
nire egun guztiak ez dira berdinak.

8.
Nire egun guztiak ez dira berdinak
isilik daramatzat lotsak eta minak.