Rosi 16 urterekin neskame aritu zen Zarautzen, Arozenako señorarentzat. Sorta hau II. Señora Sariketako finalean abestu zuen.
1.
Arozena Zarautzen zegoen urruti zenik ez pentsa señora harek ematen zuen zuela gure jabetza hara sartzean ahaztu genuen amaren menda erretza grazik buruan genuena zan erromerian ametsa.
2.
Sukaldekoak bata txuria dontzeilak uniformea ume zaintzaile ta begirale... beti behar neskamea. Baserritarra izan behar zan eta ez kalekumea eta gurean dirurik ez zan baina bai nahiko umea.
3.
Militar trajea bauletik modaz pasatzen hasia jostunak handik uniformea zuen neurrira josia media, mantal, guante, kofia flaka eta lepo luxia... Ez zan erreza diximulatzen baserritarran grazia.
4.
Piura hartan nola ibili kalean ta agerian? Ezagunen bat ikusi ezkero bero lamak aurpegian. Konponbidea errez halare guk genuen edadian abriguakin irteten ginan abuztuaren erdian.
5.
Señoran maila gutxienez zan dukesa edo markesa bazkalaurretik eskatzen zuen konsomeakin jereza zilar bandeja dizdiratsuan ez gazi eta ez geza kasualitatez ez baigenuen oso konforma erreza.
6.
Uda garaian Madril aldeko señorita-señorito handi-mandien erreberentzi kanpaitxo eta errito silla respaldo-altu artean bandeja noiz eroriko izar genuen txipiroi saltsak arrastoa nun utziko.
7.
Kanpotarrantzat dena bonbo zan otorduak, diru hotsak jaki zein mantel dotoreenak ta betebehar zorrotzak propinarako ere neskame ilarak ez ziran motzak baina negua señorak ta guk pasatzen genuen hotzak.
8.
Hiru-lau neska eta señora ez egin eta ez egon pobre erara patatak janez saltsa rosarik ez zegon zilarra pasa, puntokruz egin eta Jainkoan fede on pelukerira atera zedin guk errezatzen genion.
9.
Igandeetan lauretan erten bederatzietan gira eta señora afarian zai ordulariai begira paela-dantza festa giroan tortilla tristea mahaira bat agintzera bueltatu nahian bestea erromerira.
10.
Hara "señora" entzundakoan datozkidanak gogora Arozenako pasadizoak atera nahian kanpora hamasei urte-edo nituan pasa da nahiko denbora orain beldurrez ez ote naizen haren antzeko señora.