Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoikasgela
Guri buruz
Egunean
Bertsoeskolak
Materiala
Gaitegia
Doinutegia
Errimategia
Hasiberriak
Ganbara
Bertso jarriak
Saio bat antolatu
Oholtza
Bertsolariak
Gai jartzailea
Saioa iragarri
Saioa grabatu
Eman zure berri
Bertso ikasgela
Sarrera
Baliabideak
Bilbo Ibaizabal(e)an
Bilbo Ibaizabal(e)an
2022-07-15
Bertsolaria(k)
:
Oihana Bartra
Doinua
:
Aita-semeak tabernan daude I
Euskal Herriko hiri handiena dugu Bilbo, Bizkaiko hiriburua. Ezagutu dezagun! Ibaizabal ibaiari segituz egingo dugu ibilbidea. Bertako bertsolaria den Oihana Bartrak emango dizkigu azalpenak! *Haurrei zuzendutako sorta.
PDF
Your browser does not support the audio element.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
0.
ERREPIKA
Boluetatik Elorrietara
txaluparen magalean
goazen Bilbo ezagutzera
gure ibai zabalean.
1.
Abusu pasa eta San Anton
zubia gogoz agurtu
baxuak lasai egon jarrita
eta altuak makurtu.
2.
Erriberako merkatua ta
Arriagarantz ibaia
egin garrasi ea balkoira
irteten den Mari Jaia.
3.
Udaletxea ta Zubizuri
Guggenheim zaigu hurbiltzen
titaniozko itsasontzi hau
ez da errekan kabitzen.
4.
Deustura heldu ta nahi badugu
bidean luzaro iraun
*Tomateroen indarrarekin
egin behar dugu arraun.
(*)Deustuko arraun taldeari Tomatera esaten zaio.
5.
Espaziontzi forman Athletic
zale guztien San Mames
hemen etxeko dira Reala
Osasuna ta Alaves.
6.
Olabeaga eta Zorrotza
baino ez dira gelditzen
kondairak ez al zuen esaten
Bilbo ez dela amaitzen?