Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Matematika - zenbaki arruntak

2022-07-15

Zenbaki arruntak zer diren azalduko digu Jone matematikariak, hitz neurtutan. *Haurrei zuzendutako sorta.
PDF
1.
Zer da zenbaki? Ba zenbatzeko
zerbait izango da, tira!
1en hurrengo 2, 2tik 3,
4, 5, 6 ta urrutira…
Infinitura hurbildu arren
iristen ez den segida.
Izenak hala esanagatik
oso arruntak ez dira.

2.
Zenbaki berri bat lortzen dugu
bi biderkatuta, noski.
Adibidez 4, 2 x 2 da
6, 3 aldiz 2, zehazki
Denak sortzeko prozedura hau
hala ere ez da aski,
ze horrela inoiz ez dira lortzen
13 ta 17.

3.
Puzzle bezala ikusten baldin
badira zenbaki denak
badira batzuk pieza batzuen
biderketatik irtenak
baina badira batzuk gehiago
zatitu ezin direnak:
hain zuzen ere pieza horiek
dira zenbaki lehenak.

4.
Zenbaki lehenak guk nahi adina
daudela dakigun arren
ezkutatuta daude hor nonbait
edo gu gabiltza herren…
denak non dauden asmatu ezinik
jada hainbat mendeurren.
Pentsa, milioi bat ordaintzen dute
berri bat aurkitzearren!

5.
Lehenak non dauden, zer diren bakan
ala zenbaki artalde
bikoiti oro den bi lehenen
batura Goldbach-ek galde…
zenbaki_arruntak jartzen ditugu
sarri sinpleenen pare
baina oraindik misterio pila
dago deskubritu gabe!