Gizakiaren beharrizanak dira ikaragarriak gu hornitzeko gure planetak ditu arazo larriak. Darabiltzagun energia asko ez dira jasangarriak inoiz agortzen ez diren hauek dira berriztagarriak:
2.
ENERGIA EOLIKOA
Mendian zehar jarrita haize sorgailu dorre luzeak beharrezkoak dira ardatza eta goiko helizeak biraka hasten dira ufaka bultzatuz gero haizeak eta energia sorrarazten du pala hauek mugitzeak.
3.
EGUZKI ENERGIA
Erradiazio izpiak datoz eguzkitik planetara eta zelula fotovoltaikoz osatutako plakara. Elektroi batzuk igorri eta argia xurgatzen bada energia hau eraldatuta elektrizitatea da.
4.
ENERGIA HIDRAULIKOA
Ibaietako ura pilatuz betetzen da urtegia presa irekiz goitik behera erortzen da ur geldia urak indarrez jo eta gero azpiko makineria turbina batzuk biraka hasiz bihurtzen da energia.
5.
ITSAS ENERGIA
Olatutzarren mugimendua ur masa eta aparra marea edo itsasaldien korrontearen oldarra. Lur planetaren zati handi hau dago ikertu beharra agortezina delako gure itsasoaren indarra.
6.
Petrolioa agortuko da berdin ikatza zein gasa eta erregai nuklearrekin ere ezin gara pasa. Gure beharrak asetzea ez da sekula izan erraza guk hartu eta Lurrari eman diezaiogun arnasa.