Haurtzarotik gaur arteraino, bizitzako pauso txiki-handiei. Bertso Eguna 2016.
1.
Zaharrak berri dion haritik tiraka gogoa bereala doa pirrilaka nahiz denboran txokoan lotsan hautsak tapa irripar bat sortzeko ahalmena dauka nahiz denboran txokoan lotsan hautsak tapa bizi-bizirik dago aitzen det tik-taka.
2.
Nere lehen ipuina zan kristau dotrina ixilik egon behar hizkuntz asko baina etxekoak euskeraz mezetan latina Santa Anako monjak gaztelera fina etxekoak euskeraz mezetan latina eta nexkak eraman behar mantelina.
3.
Txarolezko zapatak galtzetik txuriak neska txiki harentzat momentu haundiak egun berezietan janzteko jantziak ahizpa zaharrago batzuk aurrez erantziak egun berezietan janzteko jantziak begiratuta garbi neuzkan belarriak.
4.
Astelehen goiza beste denen desberdina sukaldia betian erropa zikina goiz osoan burrundan jaboi ur makina lehenengo maindirea gero galtza urdina goiz osoan burrundan jaboi ur makina automatikua zan amaren ezina.
5.
Nerabetzan ez katxi eta ez zurito nere beldur guztiak izerditan ito hanka-punttetan dantzan bi ordu ta piko abiapuntu txarra etzan nerekiko hanka-punttetan dantzan bi ordu ta piko "faborez?" baten hasi ta lotu betiko.
6.
Etxerako bidean argitik ezkutu lehen muxua, bueno ezpainak ikutu barrun dena algaraz kanpon dena mutu segundoa bihurtu zitzaidan minutu barrun dena algaraz kanpon dena mutu pekatua zan baino ez nintzan damutu.
7.
Orain dirudigula katu eta xagu zulotxoan sartzeko ez nabil hain malgu oilo-ipurdin jartzia hori ez det galdu desio berriren bat beti zait azaldu oilo-ipurdin jartzia hori ez det galdu eta grano zein agne itxusitik salbu.
8.
Hazitarako inor izango ez geranez holako aukerei ez diet "orain ez" seguru segiko det tabarra emanez gustatzen zaidan hura gustora eginez seguru segiko det tabarra emanez lehen hanka punttetan eta orain oinez.