Azken boladan bizi dugun "déjà vu" edo "zaharrak berri" diren gaiei jarriak. Osinalde Sariketaren 50. urteurrenean abestutako sorta.
1.
Azken bolada hontan bizi naiz "déjà vu"-an: krisia datorrela edo gerra munduan, ur-eskasia lurrean, prezioak zeruan, aspaldiko ezagunak prentsa lerroburuan. Nabil ordularien orratzekin guduan. Azkenaldian zahar berri da gure inguruan.
2.
Errusiako gerrak sortu du berbaroa, berriz lehen lerrora bi blokeen aroa. Patua zergatik ote da horren pikaroa? Berlini iritsi zaio gasaren hordagoa. Beldurra da negua negutikan badoa askorentzat izatea hau Gerra Hotza…goa.
3.
Denen ahotan dabil krisi energetikoa. Negurako bi manta, udan abanikoa. Gora doaz Euriborra ta interes-tipoa, dena da garestiago, soldata betikoa. Majo betetzen dabil batzuen poltsikoa… (eon eon!) Uste dut bertso hau dela bi mila zortzikoa!
4.
Ta aspaldiko gerra, krisi eta pasarte hoiek konpontzeko nor? Gabiltza etxekalte! Euskal politikagintzan ilusiorik bate: ezer aldatzen ez dela denbora daramate. Arnaldo Otegi, Urkullu Iturgaitz ere parte ta laster Odon Elorza Donostian alkate.
5.
Abilak bilakatzen lehenaldia oraina. Erretiratu ostean itzultzeko hazaña. Bertso munduak badauka adibide bikaina: Xabier Silveiraz hizketan ari naiz alajaina! Txapelketak uztea erabaki zun baina… nork dio orain ez dela itzuliko Egaña?
6.
"Déjà vu"-a heltzen zait futbol esparrutara. Athleticen arraro doa azken bolada: Bielsa edo Valverde hauteskundeetara, Ernestorekin atzera eginda hamarkada, orain Ander Herrera ere etorri ez da ba! Aduriz itzuli dadin gutxiago falta da.
7.
Zenbat urte ditudan edota zer urtetan gauden ez dakit jada: burua daukat ketan! Iraganeko jende ta gauzen hemerotekan ataskatuta sentitzen naiz aspaldi honetan. Amets ere egin dut ta ez diot brometan: Mihiluze bueltan zela ETBko gauetan.
8.
Ta gaur zer da ta hemen urteurren berezian: “onbre, koño, nun habil? Ze berri aspaldian?” “Saio earra jun hoan hamarreko txikian” “Ah bai! Puntu-erantzunek ihes alde egin zian!” “Ez, ez, hoi izan huan bi mila ta hamabian”… Gaur ere zaharrak berri gabiltza Gabirian!!