III. Señora Sariketako finalean, Oñatin abestutako sorta.
1.
Zahartzaroari buruz bertsotan hastea heldutik pasa baita lehen zena gaztea normal-normal hartzen det izenak nahastea mobila, giltzak, zita nun diran ahaztea ez galtzea neretzat da irabaztea.
2.
Bistan daramakigu hainbat ezaugarri gazteen zapatetan ez degu nahi jarri beti geureekin ta beti geure aldarri mingaina ere luze dabilkigu sarri erremina sortzen du nahiz ez dan gaitz larri.
3.
Egutegia doa martxa azkarrean eta eguna luze bere bakarrean gauan erdia esna lo egin beharrean pozik ze konta badet ilunabarrean ez baitet nahi gelditu bide-bazterrean.
4.
Biodantzara noa ez naiz txorimalo babes-kuadrilla, zuri muxu eta txalo irtetean, txuri bat saltsak bolo-bolo bigarren txuriakin ja mingain-potolo baina lotsa galduak nun diran auskalo!
5.
Nere denbora-pasa onena biloba paper grixa kolorez marrazten dun obra hitz ezkuturik gabe gainditzen dan froga geroz eta gehiago maite dedan droga eta hezur-giharren bigarren prorroga.
6.
Nahiz nere ustez izan zentzu ta juiziyo txorakeri batetik ai, zenbat sesiyo entzumena bajatu bolumena iyo aingeru guardakuak sarri-sarri diyo: "Ama hitz egin zazu pixkat bajuxio"
7.
Patrikako mobilan norbaiten whatsappa itzala betaurreko eta altxa tapa ahizparen mezua da: "Kaxo zemouz guapa?" hizkiak aukeratu botoiari saka ondo esan nahi nion "kongo" juan da, kaka!
8.
Eskertu, gogoratu amaren papera baikorra, kantaria zan bere jarrera zahartzaroan petraldu... neu nabil antzera patxadaren filtroa hasi da gainbehera irakite puntuan beti kafetera.
9.
Pantaila itzaltzea bada helburua igual lehen aukera ez da liburua maxiatu jendea eta ingurua nahiz kontatzen deguna ez dan segurua beti martxan mantendu behar da burua.
10.
Beroaldia joan zan pixka bat kostata orain da desgastea gizonak prostata oraindik falta zaigu azkeneko traka hori bai, ez dadila etorri presaka ez det itxi nahi eta bertsuan barraka.
11.
Berdekeriak ditut utziak aparte erdizka jarduteak egiten dit kalte izan nahi det zahartzaro more baten parte bizitzeaz gozatu gorputz denak maite hontaz ere kantatu ahalko det noizbaite...
12.
Barkamena eskatzen hasi beharrean pixka bat biluztu naiz gazteen aurrean uste-jakinduria daukat indarrean eta askotan nabil modu baldarrean baina ispilua naiz ez hartu txarrean.