Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Historiaren tabernan

2019-06-28

Bertso eta kanta puskekin egindako collagea. "Gu ta gutarrak" taldea. Durango - Plateruena, 2008-06-13.
1.
Guztiz itsu ari nintzen jartzen
historiaren tabernan
gizon, emazteek, haur ala gazteek,
zeinek ardo gehiago edan.

2.
"Biba besta!" dio Muñagorrik
"Marinela, boga boga!
Aupa gizona! Atzar emazte!
Sexua gozatzeko da!"

3.
Jaun Baruak txori txikiari:
"Haika mutil, jeiki hadi"
Kattalin neska zahar bat tentatzen
keinuka ilargiari.

4.
Iparragirrek komediante
ukazioa legetzat
Donostiako hiru damatxo
bilutsirik daudenentzat.

5.
Hil da Jainkoa! Nork dantzatuko
ote du soinutxu hori?
Hamalau atso tronpeta jotzen
aita San Antoniori!

6.
Hau da gauaren zoragarria,
txarra morkoan txunpletin;
Anai arrebak amodioz prest
gira oro elgarrekin!

7.
Zibilak esan naute biziro
kaleko azken mobidan...
Haizea dator eta orduan
bost tiro entzuten dira!

8.
Hauts hartatikan, ustegabean,
hor agertzen da Txirrita
ur-pistola batez furra-furra;
soineko txuriz jantzita.

9.
Armen hartzera deitu ninduen;
"Erre, erre trapu zaharrak!
Demokrazia zerri askara!
Biba lehengo fuero zaharrak!"

10.
Burruka hortan bizi da eta
beti aurrera Kastero...
"I shot the sheriff" esan omen du:
"Sartuko naiz gerrillero".

11.
Bizkaiko aberatsak diruzale,
hankak zebiltzan aidian...
"Honela ezin leike!" esan du:
"Jainkuaren izenian!"

12.
Txakurrak datoz ta izkutatzen
naiz ikurrinan atzian...
Ni naizen bezin kobarderikan
ez da España guzian.

13.
Ixil-ixilik hegaka joan
nintzen salako leihora
salta kalera ta bat eta bi
mendi hegaletan gora.

14.
Izarren salda urdina edanda
zezengorri ta Akerbeltz
Burua galtzen ari naiz eta
ez ez dut nahi, ez, ez ez, ez.

15.
Loretxoari begira ume
eder bat ikusi nuen;
ta gero beste, beste bat ta beste bat
inguratua nengoen.

16.
Basandereak erantzun zidan:
"Orai dugu phorogatu
O petit poete, bihotz enea,
haur horrek aita zu zaitu".

17.
Zerbait emanaz eskatu nion:
"Umetxo, aska nazazu...
Libre izateko naiz jaioa
Pariserat banüazü".

18.
Azken arnasa eman nahi nuke
Santa Maña egunian... (mekauenlamar!)
Izar berri bat piztutzera noa
sonbreruaren gainian.