Nor garen aitortuko deutzuegu, ados? behin erantzi garenez tabuz, erreparoz izan gura genuke Ahalduntzen altaboz nahiz eta gaur etorri garen hiru ahots bertso hauetan danon aldarriak dagoz.
2.
Sarea josten dugu puntadaka, hariz puntuka puntadak joz behar beste aldiz askok ez jakin arren zerbaitetan gabiltz talde handia osatuz norbanako txikiz eta talde txikia norbanako handiz.
3.
Hitzak korapilatuz galderen lurruna gure egitea da lortu nahi duguna bertsotan ahots bat da bakarrik entzuna xekatuz gero hau da lortuko duzuna ahalduntzen doan talde baten oihartzuna.
4.
Berandu heltzen dena aje puntuz, grabe atzean dakarrena kaña ta JB luze lo egin duen señora bat, bare bi txutxumutxu luze hiru batzar klabe Durangon joaten dira orduak nahi gabe.
5.
Batek jantzita dakar amonaren bata besteak sudurrean dauka muki tanta beste batek sofatik lapurtu du manta laugarrenak jantzi du trikota galanta Villabonako hotza ezin da jasan ta!
6.
Hiru gai-jartzaile fin hainbat bertso lagun ze genealogia ta ze ahizpa album bakoitza gure etxeko garela demagun baina elkarri eskua luzatuta ahaldun periferiak zentro bihurtu ditzagun.
7.
Irentsiz mandarinak eta "Digestive"ak partekatuz ideiak eta perspektibak sortu da inguratuz inguru eztirat talde errealista baina amesti bat zirrikitutan sortzen dira alternatibak.
8.
Gazteen ta helduen bertso sinbiosi feministak Ahalduntze leukake sinopsi erreferentea zen Orioko Rosi arreta jarriz hainbat kideren ahotsi hitzak eta sareak nahi ditugu josi.
9.
Doinuz, errimaz, hitzez beteaz ganbara behar duzunean jasoz zaintzaren brigada kantuan hausnartzeko goizez batzen gara izaten ausartzeko leku ere bada eskolaz haratago doa beharbada.
10.
Lau orduko saioko neke edo nagi meme elkarrizketa nahiz keinuei adi hilabetean behingo larunbata kabi okindegiko kafe geroko bazkari ez zaio damutuko hurbiltzen denari.