Donostian, "1935-1967 Txapelketa Nagusien antologia kantatua" emanaldian abestutako sorta. Lehenik, Uztapidek amari botatako bertsoak oholtzaratu zituzten. Ondoren, Iguaranek ama den bertsolari baten lekutik jarritako sorta abestu zuen.
1.
Bai gai hunkigarria hitz batez emana "beste ze esanik ez da esanikan ama" ama ez da bat, baizik gutxienez bana amak ez du esaten beti da esana baina amok daukagu esateko dana.
2.
Amok ez gara beti sakratu, onbera lizun freskoz betea da gure bobeda nahiz umeak aldatu bizitza sobera eman adina eutsiz luzera hobe da ama izanik segi izaten norbera.
3.
Ta norbere zati bat bertsoa zaigunez gure buruen bila saiotan jardunez kantatuz kantatzeko utzitako umeez ahaldun sentitzen gera nahiz ahalguztidun ez kantagarri egin zaigu beste amei entzunez.
4.
Nahi genuke aurreko nibela mantendu nahiz umeak arreta eta loa kendu lan karga handi batek zamatu arren gu karga mentalik nola ez den besterendu lanik gutxien haurrak berak ematen du.
5.
Zeru uste zen hura praktikan da zoru usteari ustel hats bat hartzen diogu usteak deseraikiz ikasiz diogu berez daudela, zintzo izanez gero gu ume beste ama ta ama beste modu.
6.
Haurrik gabeko ama zaintzaile besteena harrerakoa edo erditu ez dena zaintzak berekin dakar erruen eztena bi ama kabitzeko zabaldu eskema: izan nahi genuena ta izan gaitezkeena.
Donostiako Antzoki Zaharra, Bilintxen menda zikloa, 2024-04-28.