Donostian, "1935-1967 Txapelketa Nagusien antologia kantatua" emanaldian abestutako sorta.
1.
Gaurko bertsolariok hartu gabe zaharrik geu baikara arbaso nahiz ez izan haurrik eduki dezakegu printzarik, aparrik askok ez du botako bertso bat zatarrik baina bertsoa ez da bertsoa bakarrik.
2.
Bertsoa sare bat da sare jendezkoa zehatz selekzionatu den euskal expoa denok dakigu trena ibaitik ez doa hortaz ez al da aski kezka zinezkoa gure lur hau norentzat den ezinezkoa.
3.
Kantatzen hasterako hitzak puntuz puntu inor ez baldin bada zurekin prestutu behar dituzu hainbat adore ezkutu lantza bat, armadura bat hiru ezkutu ta horrela ezin da errima estutu.
4.
Komunitate honen noizko ukroniak bestelakotu ahalko ditu hegemoniak? Gaur pentsa errazago zaizkigu ovniak noiz beretuko ditu gure armoniak tuterar beltzak eta altzotar txoniak?
5.
Ta horretara bidean ez dira tranposo jarritako bizpahiru partxe itxuroso zer egingo da gorputz ez hain ortodoxo denentzat izan dadin lur hau ohe gozo edo behintzat denentzat berdin deseroso.
6.
Lau aulki daude oholtzan hedatuz afera geroa deitzen zaion ezordu latzera sarritan eman izan zaigu aditzera denontzat lekurik ez delako trintxera ba goazen nori kendu erabakitzera.
Donostiako Antzoki Zaharra, Bilintxen menda zikloa, 2024-04-28.