Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Ez naiz isilik egongo

2024-09-26

Gure kexak eta eskaerak, kopla lotsagabetan!
1.
Erran dut erranen ta errango
ez naiz isilik egongo...
etxeko lanak egiten ez dut
asteburua pastuko!

2.
Erran dut erranen ta errango
ez naiz isilik egongo...
ene burasoak ez dira berriz
ene ganberan sartuko!

3.
Erran dut erranen ta errango
ez naiz isilik egongo...
futbol, rugby ta pilotan gira
neskak ere arituko!

4.
Erran dut erranen ta errango
ez naiz isilik egongo...
mugikor berria ukan arte
ez dut bakea emango!

5.
Erran dut erranen ta errango
ez naiz isilik egongo...
kontzertuetara joaiteari
ez diot eginen uko!

6.
Erran dut erranen ta errango
ez naiz isilik egongo...
ebaluaketak astelehen goizez
ez ditugu onartuko!

7.
Erran dut erranen ta errango
ez naiz isilik egongo...
Herri Urratsen ez niz gehiago
burasoekin geldituko!

8.
Erran dut erranen ta errango
ez naiz isilik egongo...
jakin nahi nuke zer tenoretan
giren egun afalduko!