Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Lagunak eta gu

2024-10-01

Ondo zaindu lagunak!
PDF
1.
Nork ez du argi-ilunik?
Bozkariozko egunik? (bis)
Kantuz elkarri entzunik,
bertsutan galdetzen dut nik:
«Nork ez du nahi maitasunik?
Nork ez du behar lagunik?»

2.
Mutil-lagunen xuxurla
neska-lagunen formula (bis)
usu sortu ohi dugula
oinarri bakar ahula
beraz, ez ahantz sekula
lagunak hor dituzula.

3.
Gorputz eta izpiritu
orok koloreak ditu... (bis)
Elkar babestuz, handitu
berritu eta harritu
gozatu eta sufritu
sentiarazi, sentitu.

4.
Triste edo irrifartsu
elkarri eginez kasu (bis)
gaur ahul, bihar ahaltsu
har eta eman ezazu
lagun ona bazira zu,
lagunak zaindu itzazu.