Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

"Kristo"ri, jesusenak esaten

2019-07-02

Bazen Lasarten herri bertsolari bat, Joxe Miel, oso elizkoia, "Kristo" esaten ziotena. Baina gaizki-esaka aritu zale ere bazen eta, behin, "Motza"gatik handi xamarrak esan omen zituen. Zeharo muturtu zitzaion "Motza", eta bertso hauek jarri zizkion... *Bideoan Eñaut Agirrek abestuta.
1.
Zer klase aizen merezi ukek
zabaldutzia Gazetan,
fede otzian sartze'aizelako
relijiyoko gauzetan;
illian bein konfesatzera
eta jaiero mezetan,
alare pozik salduko ukek
Jainkua iru pezetan.

2.
Eleiz parian txapel'eantzita,
errezatzen egunero,
iñoren bistan itxur oik einda
Jainkua saltzera gero;
iru pezetan ezin baukek
jatxiko itzake bero,
biyian ere gutxi piyatu
erostuna izan ezkero.

3.
Ai, Joxe Miel, ez aiz saiatzen
ire triparen kaltera,
jendian bistan itxur oik einda
eliza ua jatera;
biyian ezin saldu baukek
jatxiko itzake batera,
ik Jaungoikua zenbat maite'ken
ortik kontubak atera.

4.
Bost milla urtian Judas ari dek
itzat kaldera montatzen,
gau eta egun irureun gizon
ai dituk ikatz botatzen;
ik, gizajo orrek, orrelakorik
ez dek askorik pentsatzen,
a zer berotuk dauzkatzikenak
ezpaiz zuzeno portatzen!

5.
Lengo batian ni egon nitzan
kaldera orri begira,
aireplanuak zazpi orduban
ematen ziotek jira;
esango'zute aundiya dala
arren barrengo kabira,
bai biar ere orren pekatu
danak sartuko badira.

6.
Ai, Joxe Miel, etzakit nola
bizi aizen orren asto,
mingañetik pin itzegin arren
biyotzetik ago basto;
Judas ari dek i erretzeko
gauzak prestatzen abasto,
Naparrua'ra eskatu zetik
berreun bagoikada lasto.

7.
A, Joxe Miel, ik ez dadukak
Judasena bildurrika,
ez gero pentsa eskapatzerik
aien tartetik korrika;
Luzifer laste asiko dek
karrazi edo kurrinka,
Frantziyan ere erosi zetik
iru poxpolo-fabrika.

8.
Iñon esanik eztu sinisten
onek berialakuan,
ez gero pentsa beiratze'uenik
gizena edo flakuan;
Luzifer ziok burruntziyakin,
Judasek berriz kakuan,
aidi igasi in diyenikan
eztek oraindañokuan.

*Bertsoen iturria: Motza, Zulaika ta Ugalde bertsolariak. Antonio Zavala. Auspoa (34. orria)