Batera garenean gogotsu ta inket. Eragiten diguna zerbaitek, norbaitek. Sentimendu hori nork ez ote du laket? Idatziko duela aitortu dezaket maitemintzeaz ezer ez dakien batek.
2.
Nahiz eta errexena den goraipatzea, bestearen minekin enpatizatzea. Gertatzen da denboran errexa zailtzea ta zer den egiazki ez desberdintzea maitemintzea edo mina maitatzea.
3.
Galderei erantzuten ongi bageneki, denbora aurreztuko genuke ederki. Norbait ezagutzean ez goaz emeki: «Maite al dut? Edo dut laguntzat hobeki?» Maitasuna neurtzen ari gara beti.
4.
«Zaindu zure burua!» «Izan zure jabe!» «Bodipositibatu!» «Ez izan ahalge!» Nahiz gizarteak erran girela kapable, ezinezkoa baita gabiltza halare, gure buruarekin maitemindu gabe.