Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Nolako mina

2024-10-01

Gustatzen zaizun pertsona hori, juxtu, zure lagun minarekin hasten denean. "Lurraren pean sar nindaiteke"...
PDF
1.
Ahalke gorriz jauntsi niz zeren
uste ez nüan bezala
ikusi beitüt maite düdana
niganik hürrün doala
aski ez balitz, ene lagün bat
zaio jagoiti leiala
batak bihotza erdiratü deit
besteak moztü hegala
ez dakieia ni baztertzeak
min emaiten deitadala? (bis)

2.
Adiskidea nüana ez da
haboro ene adiskide
ata etxetik eskola artino
bien artean zonbat bide...
"Maitatzen nüan pertsona hartü
deitadak ta kaka hire!"
Ez futbolean, ta ez bizian
ez hiz haboro taldekide
ta espero düdan bezala bada
laster berexiko zide. (bis)

3.
Ene bihotza ezarri düanari
ikasurte hontan sütan:
"Amodiorik ez düt nik haboro
seküla ezarriko zütan
seküla ez düzü, orai jakinen
nik zonbat xarma badütan
eta ohartzen baldin bazira
ikusten naüzün lekütan
nigar egiten ahalko düzü
beste norbaiten eskütan!" (bis)

4.
Ene tü eta herrak igorri
ondotik hiru kobletan
malerusena egia erran
ni nizate urteetan
lagün bat eta, maitea galtzez
nahigabe triste hontan
bürüa apal egon beharko
eskolan aire hartzeetan
üken artino lagün berri bat
ta maite bat besoetan! (bis)