Errenteriako Ehun (edo oihal) Fabrika Handian egin zuten lan 4 bertsolari ezagunek:
Xenpelartarrek (Juan Frantzisko, Maria Luisa eta Joxepa Anttoni) eta Muxarrok.
Fabrikan erretzea debekatuta zegoen, antza, eta Muxarro hor ari zen, ezkutuan, pipari tiraka.
Hara nola hasi zaion kargu hartzen Juan Frantzisko Petrirena Xenpelar, enkargatu paperean...
1.
J.F. Xenpelar
Aizak i, mutill mañontzi, nagusiari goraintzi, ez al akiken, or pipa artzia etzela lizentzi? Jeniyo txar oiek utzi, bestela ezurrak autsi, giza-legia nola bear dan ezin erakutsi!
2.
Muxarro
Nik badet giza-legia Prantxiskuk baño obia, beste tatxarik etzait arkitzen: arlote probria; nik jeniyua noblia, kortesi paregabia, neri ezurrak austeko nun dek abillidadia.
3.
J.F. Xenpelar
Ziri bat sartu dit neri, orain bestia berari, abillidade gutxi duela ez esan iñori; azala dadukak lori, mamirik ez duk agiri, ezur igarra austen zalla duk, bazekiat ori.
4.
Muxarro
Kunplitzik nere ordenak ez dik kalterik barrenak, bestela parra egingo ditek aditzen daudenak; ik nundik dauzkak kemenak, menderatzeko gallenak? Ezur igarrak autsitzen dizkik indarra duenak.
*Audioa: Mundu bat bertso ikasmaterialerako sortua.