Joxe Zapirain alargun gelditu zen, 9 seme-alabarekin; zaharrenak 14 urte zituen, txikienak 3 hilabete. Bizitzaren gogortasunari jarritako sorta, Eñaut Agirrek abestua (Larraitz, 2018-12-21). Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Kantak jarriko ditut artzen badet betik, neri gertatu zaidan motibuagatik; ez det esango egin etzirala faltik, biyotza konsolatu ezin penetatik, iya atera nitzan nere onetatik.
2.
Nere sentimentuak biar ditut esan, suerte txarrerako mundu ontan izan: gripek arrapatuta emaztia il zan, errezatutzen diyot al dedana elizan, beratzi semerekin alargundu nitzan.
3.
Semerikan zarrenak ditu amalau urte, ta gaztienak berriz iru illabete; oiek gobernatutzen lana badaukate, nik emaztia illa ez det gutxi kalte, prueba egin dutenak sinistuko dute.
4.
Goguak ematen dit adieraztia nola gelditu zaidan famili gaztia; nik esan ditudanak gezurrak eztia, gripek arrapatuta il zan emaztia, oraingo bertsu oiek franko penaz tia.
5.
Enaiz gezurtiya ta kristau burlosua, alargun gelditzia ai zer erasua! Bizi-modu klasi au ezta erosua; urrikalgarriya ta franko penosua, ume txiki askokin dagon gurasua.
6.
Jendiari emango diyot aditzia, orain probatuko det zer dan bizitzia; kasikan obe luke kristabak iltzia, ez ume txikiyakin orla gelditzia, ai, gauza tristia da alargundutzia!
7.
Ez diyot desiatzen munduan iñori neri gertatu zaidan deskalabru ori; errezatutzen dizkat Ama Birjiñari egunian bi aldiz zazpi abe mari, arren pazientziya emateko neri.
8.
Ai, zenbat gizon gazte t'andre familiko, au goguan dutela eztira ibilliko; orla bakartutzia iñork eztu naiko, gu biyok bizitzia etzan konbeniko, bestela Jaungoikuak etziñuen ilko.
9.
Esango det, jendiak nai badu aditu, beratzi seme nola zaizkidan gelditu; lengo bizimoduan nai nuke segitu, pazientzi onian pasako banitu, erremediyo danak Jainkuak baditu.
Manifestatzen ditut daukazkidan penak, baña ez ditut esaten pasadizu danak; eskerrak dauzkidala aiudante onak, orlako ume txikiyak badituzte lanak, amarik gabetandik azi biatenak.
12.
Kontatuko det gure munduko atzena, atenziyua badet orduko itzena; ni naiz obligatua arkitzen naizena, errezatutzen diyot al deten maizena, bizi naizela etzait aztuko izena.
13.
Sekulan ez det artu ainbesteko penik, eta ez derizkiyot artuko dedanik: barkaziyua eskatu beregana joanik, azkeneko partidan bi musu emanik, geiago itzegiten eztaukazu lanik.
14.
Bertsuak jarri ditut nere borondatez, portunosua ez naiz izandu suertez. Au biyotzeko pena konsuelo-partez, esanaz: «Ill biarra ementxen det nai t'ez! Nitaz errezatzia akordatu zaitez!».
15.
Beti pena bat daukat au gogoratzian, ateratzen ez dana nere biyotzian: nola deitu ninduben ark eriyotzian, azkeneko enkargua auxen eman zian: errezatu nezala artaz pensatzian.
16.
Ez izan gezurra dan errezelorikan: begitik ezin kendu negar-malkorikan; ez daukat fiestik eta dibersiyorikan, kasik gabian ez det egiten lorikan, iñundikan ez daukat konsuelorikan.
17.
Barrengo tristurarik ezin det bialdu, nere estadu ontaz zeiñ ez urrikaldu? Lengo bizi-moduai nai niyoke eldu, esperantzarik ez det oraindikan galdu, Jainkuak aren falta ordainduko al du!
18.
Len polliki giñanak franko aldrebestu, baten faltan guztiyak nola geran nastu; nere biyotzik ezerk ez lezake poztu, beti pensamentu bat eta ezin aztu, mundu onetan iñork gustorikan eztu.
19.
Utzi biziyua ta gaiztorako griña, guziyak ez daukagu bizitza berdiña; batzubek disgustua ta bestiak miña, pazientziyan pasa zagun alegiña, gustora izateko ez da mundua egiña.