Pedro Mari Otañok eta bere osaba Jose Bernardok harreman estua zuten. Pedro Mari Amerikara abiatzerakoan, osabak bertsotan esan zion itzultzen zenerako bere ohea hemen izango zuela prest. Amerikatik badator Pedro Mari; etxeko ate aurrean bertsotan hasi zaio osabari... *Bideoaren egilea: Anbune.
1.
Pedro Mari
Osaba, baldin ez badaduka eiteko aundiyen bat or, gizon bat dago berorren galdez, ate-ondoraño betor. Berorrek ondo dakiyena da agintzen dana dala zor: bera jaio zan oiaren billa illoba oraintxe dator.
2.
Jose Bernardo
Nere illoba, esaten dizut ongi etorri zerala; jaiotako oia jantziko dizut gusto aundiz bereala, erropa zuri ederrenakin parpallak darizkiola, sinistapena izan dezazun biyotzez nai dizudala.
3.
Pedro Mari
Esperatutzen nuan bezela egin nau errezibitu: gizon on baten sentimentuak zeñek bedorrek baditu. Mesede asko egin izan dit denak esango banitu; bañan memori sinple askotan ezin litezke kabitu.
4.
Jose Bernardo
Eskerrik asko esaten dizut aitormen ori dalako; orregatikan gure etxian ezer etzaizu faltako; edari onak izango dira, aukera, berriz, jateko; zure aitzekin biyok ederki tripak ditugu beteko».