Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Martzianoak Zaballan

2024-11-20

Zaballako Bertso Eskolak jarritako sorta.
1.
Zertara etorri gera
lur honetaraino
goizean egiten du
horrenbeste laino
askatasun falta hau…
nau kokoteraino
hobeto geunden Marten
mako honetan baino.

2.
Lur hartu eta bertakoekin
jasotako ostikoa
hitz arraroak entzuten dira
hau ez da ez Martekoa
umorea bai badute baina
ulertzeko ez da nahikoa
mendetan bizirik iraun duen
bakarrenetarikoa.

3.
Hizkuntza ez da guzik
arraroena hemen
otorduetan jaten
da serio nabarmen
txerri osoa irensten
dute hauek omen
tira gu jan baino lehen
etxera goazen.

4.
Jaungoikoa ta lege zaharra
batzuentzat deiadarra
beste batzuen interesa da
jaia festa eta parra
baina badira biak uztartuz
borrokan batzuk indarrak
arbasoeganako lotura
dituzte ohitura zaharrak.

5.
Kartzela guretzako
ez da ezaguna
lo egitean soilik
dago askatasuna
Zaballan amaitzen da
gauzik zentzuduna
hau al da urte hauetan
zuen bide iluna?

6.
Euskaldunontzat gure herriak
du bere izena Marte
euskal presoak sentitu dira
denak etxetik aparte
orain euskal lurretan egonik
nahiz eta ez egon aske
lagun artean gozatzen dute
bertsolaritzan jotake.