Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Mari

2025-01-07

Zaballako Bertso Eskolak jarritako sorta.
PDF
1.
Emakume ahaldunduak
Mari Jainkosan antzera
sorginek jakinduria
zuten barnean sobera
ama lurra errespetuz
begiratzeko joera
euskaraz buru ta bihotz
hori pekatu ote da?
Aske bizi izatea
zen guzti haien aukera
lurrarekin bat eginez
ta elkar zainduz gainera
maitasunean emanez
jasoaren arabera
euren utopiak biziz
naturarekin batera.

2.
Graxiana Barrenetxea
atxilotua lehenik
Agerreko Marixane
sutan errea bizirik
Lancrek zituen ehizatu
ta torturatu gogotik
berdina jaun gurutzedun
gixon askoren aldetik
emakume haiek zirena
bihotz osoan darabilt
haien barneko indarra
bizirik dela badakit
errelato haien alabak
zutunik gaude oraindik
sasi guztien gainetik
hodei guztien azpitik.

3.
Mila bederatziehun
hogeita hamaseiko urtia
historian kolpe latz bat
aldatuz gure zoria
askatasuna helburu
sentituz beti herria
bestelako gizarte bat
sortzeko zuten premia
herri desberdinetako
askatasun egarria
benetako baloreak
borrokaren irrintzia
beraien ondorengook
dugu amets egokia
euren izenak ahaztu
ez daitezen utopia.

4.
Atxilo, torturatuak
fusilatuak hainbeste
Francisco Franco Bahamonde
diktadorearen menpe
Saturraran garaituen
inpernu izan liteke
emakumeen kasuan
hori biderka daiteke
seme-alabak lapurtu
erahil besteak beste
emakumeon gorputza
erasotzea zein merke
zenbat eta zenbat amets
den oraindik betetzeke
orduko tiroen hotsak
oraindik entzun daitezke.

5.
Bakartxo, Ina, Oihane,
Belen, Gurutze, Olaia
askatasuna helburu
herria askatzeko nahia
jo puntuan zapalkuntza
injustizia, etsaia
maite zuten gure hizkuntza
ohiturak eta paisaia
jendarte justuago bat
lantzeko eskutan laia
nahiz eta hain gutxi izan
dena emateko garaia
arerioak ulertu
zin duen lengoaia
utopiaruntz joateko
eman digute kuraia.

6.
Kolpeak, elektrodoak
baineran erdi itoa
bortxaketak eta gero
ziega hotzera saltoa
Fleury, Murtzia, Kordoba,
Topas edo Sotokoa
bidai luzeak, bisitak
ez du irauten nahikoa
espetxean sartu dute
gurekin bat etxekoa
baina sarea ez da eten
da zabal ta galakoa
segituko dugu sortzen
mundu bat utopikoa
gure haurren irribarrea
da haien amets gaiztoa.