Autoa aparkatzeko ordaindu behar izaten zaion makinari. Iturria: Bidasoako Hitza.
1.
Hiri modernoa ez al da tiranoa? Ipurdian atera ohi den granoa? Pobreenentzat presto du sotamanoa… Ni igual izan arren probintzianoa, zu hain urbanoa; harreman sanoa eta humanoa zen bion asmoa baina barru guztia hustera noa.
2.
Hondarribia, Irun edo Hendaiara autoz joanez gero dena da traba, txuloren baten bila hona eta hara aparkatu arte bi ordu beharbada, hori gutxi da ba, gero zuri paga ematea jada nahitaezkoa da… Zerbitzu deitu arren lapurra zara!
3.
Lehen leku gutxitan zeunden osasuntsu orain muturra nonahi atera duzu. Zoritxarrez onartu zaitugu amultsu baina nire protestak ze amorru kutsu nahiz ez esan usu aitortzen dut sutsu maiz hartu ohi dut su gorroto zaitut zu, nire txanpon guztiak jaten dituzu!
4.
Ezikusiarena eginda arantza ateratzeko izan dut esperantza, txanponik bota gabe zure ahorantza zigortuko al nauzun geroko zalantza. Ustezko bengantza edo errebantxa egitean antza, multa testigantza, beti oso garesti irten zait txantxa!
5.
Gustu txarreko OTA, TAO bedeinkatu pozoiez nahi zintudan madarikatu! Bederatzi puntutan nahiz ozen kantatu belar txarra ezin da errez akabatu… Sorta hau bukatu aurretik ohartu hitz onik aipatu badizut barkatu eta gaizki esanak gogoan hartu!