Hitzetik Hortzera saiorako jarritako sorta. Musikaria: Manex Pagola.
1.
Bat mantendu daiteke adi, ez hain adi esanahi beregain bat dakarren formari norberak esanari hark igorriari izan sermoi luzea izan bat ala bi zuk ze pisu ematen diozu hitzari? (bis)
2.
Hitza gurutzegraman nahi duen sisteman ez gaitezen itsutu behin hasita teman izan plazan, etxean bertsotan, zineman nork erabakitzen du ladies and gentleman hitza nori kendu ta hitza nori eman? (bis)
3.
Elkarrizketan arau da elkarbizitza inposatzen den arte zenbaiten glotisa gailentzean belarri gorren nagusitza izan hitzontzia zein hitzetan murritza batzuk zergatik dute beti azken hitza? (bis)
4.
Irain hitzak jasota arian-arian hitza eman zenuen hurrengo aldian “erantzun egingo dut, altxatu agian” baina osabak hitza hartu ta abian zer dela ta isildu zara bazkarian? (bis)
5.
Zuenak ez zuela inoiz hartuko su hitzok jaten nor dabil orain bera edo zu deus ahoskatu gabe ez joan diotsu zuk hitz egoki bila hainbeste esfortzu baina esandakoan min eman diozu. (bis)
6.
Asko hitz egin arren telebistan, prentsan zaila da hitzak bere hortan iraun dezan zerbait izatekotan zerbaiten defentsan nahiz ta jaunak ez duen hitzik nire mezan betirako isildu edo orain esan. (bis)