Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Joxepa Inaxi Elizegik sagardotegian botatako erantzunak

2026-03-06

"Pello Errota" bertsolariaren alaba zen eta, pitxarra eskuan, sagardo bila sartzen zenean sagardotegian, errespuesta ederrak ematen zituen bertsotan...
PDF

Bertsoa etxetik

Asteasuko Elizegitarren etxean bertsotan egiten zuten senide askok:

Pello Errota, Sabina eta Juan Kruz neba-arrebek bezalaxe, baita Pello Errotaren seme-alabek ere: Miel Antonek, Mikela Zintzarrik eta Joxepa Iñaxik.

Hirugarren belaunaldiak ere jarraitu zion sokari!

 

"Bota bertsoa!"

Etxean (errotan bizi ziren) sagardorik ez zuten egiten, eta sagardotegira sartzen zen Joxepa Iñaxi, etxerako bila.
Behin, sagardotegira enkargua egitera sartu zenean, bertsoa kantatzeko eskean hasi zitzaizkion, eta halaxe bota zien.

Gogorikan ez daukat
lotsa bestetikan
horra emakumia
naizen partetikan
toriatzen banazue
aldamenetikan
ederrak aditzeko
zaute nigandikan.

 

"Pello Errota" (aita)-ri buruz bertsotan entzunda...

Beste batean ere sagardotegian sartu da Joxepa Iñaxi eta han ikusi ditu bi gizon, bertsotan, bere aita “Pello Errota”ri buruz.
Eta halaxe bota die Joxepa Iñaxik:

Bertsotan ari dira
bi galtza-jario
bat da Astiarra ta
bestia Antonio
jendia hemen dago
hoik diala medio
aita guriarentzat
ez dute balio!

 

*Bideoaren iturria: Hitzetik Hortzera, 2020-03-08.